80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2021eko otsailaren 24ko osoko bilkuran erabaki zuen, hasiera batean onestea aldaketa Ribaforadako Udalaren 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 9an, eta jendaurreko aldia iraganik inork ere ez du haren aurkako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan egindako aldaketa behin betiko onetsita gelditu da.

Aurrekontua betearazteko oinarrietan egindako aldaketaren kopia interesatuen eskura dago Ribaforadako Udalaren web-orrian. Esteka honen bidez eskura daiteke: http://www.ribaforada.es/modificacion-bases-ejecucion-del-presupuesto-2021/

Ribaforadan, 2021eko apirilaren 6an.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2104645