80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Orbaizetako Udalak, 2021eko martxoaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021. urteko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasiera batean onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Orbaizetan, 2021eko martxoaren 22an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L2104722