80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

813/2021 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen gizarte-hezitzaile lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 28an emandako 3025/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaile lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2021eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak otsailaren 15ean emandako 447/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaile lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 8koan.

Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaile lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2021eko martxoaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA

GIZARTE-HEZITZAILEEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

LARREA URRA, M. SOLEDAD

Baztertuak:

Deialdiaren 3.1. atalean ezarritako baldintzak ez betetzeagatik:

DE CASTRO PASCUAL, MARTA

Iragarkiaren kodea: F2104793