77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde esparruko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzan.
Hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2021eko otsailaren 22an egindako bilkuran, Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde esparruko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzako 26. artikulua aldatzea onartu zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onartutako aldaketak jendaurrean egon beharko du hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onartuta geldituko da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2021eko otsailaren 23an.–Mankomunitateko burua, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2105131