77. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Ordenantza, Erabilera anitzeko aretoaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2021eko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Abartzuzako garai bateko eskolako beheko solairuko erabilera anitzeko aretoko instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Abartzuzan, 2021eko martxoaren 12an.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2104241