75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko martxoaren 16an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 1/2021 aurrekontu-aldaketaren espedientea. Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitatearen aurrekontuan diru-sarreren bidez sortutako kreditua da, eta indarrean sartzeko aski da Batzarraren onespena, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren III. kapituluko 3. atalean adierazitakoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du aipatu dekretuak, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

GASTUAK:

II. kapitulua.-10.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

IV. kapitulua.-10.000,00 euro.

Donezteben, 2021eko martxoaren 18an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2104728