75. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 4/2020 aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2020ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2020ko irailaren 29an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Behin betiko onetsitako 4/2020 aldaketa honako hau da:

–Aparteko kredituaren espedientea:

1. Gastuak goititzea:

  • 1 1340 6230001.–Kalean baranda jartzea: 3.133,90 euro.
  • 1 9200 6230001.–Igogailua jartzea udaletxean: 15.180,66 euro.
  • Gastuak, guztira: 18.314,56 euro.

–Finantzaketa:

2. Diru-sarreren goititzea:

  • 75006.–Determinazio askea: 16.518 euro.
  • 1 87000.–Diruzaintzako gerakina: 1.796,56 euro.
  • Diru-sarrerak, guztira: 18.314,56 euro.

Iturmendin, 2020ko azaroaren 2an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2104489