71. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzea

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2021eko martxoaren 4an, aplikatu beharreko toki araubidearen arloko legezko xedapenak ikusirik, eskudantziak eskuordetzeko 497. Ebazpena eman zuen. Hona hemen xedapen zatia:

“Verónica Gormendino Lópezen esku uztea, modu berezian eta 2019/06/17tik aurrerako atzeraeraginarekin, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuari (HLZ) dagozkion gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarren batzuk ukitzen dituzten administrazio-egintzen bitartez ebazteko ahalmena.

Bigarrena.–Eskuordetze berezia duen zinegotziak aldez aurretik txostena emanen du, Alkatetzak edo Alorreko zinegotziak hemen eskuordetzen diren gaiei buruz hartu behar dituen ebazpenetarako. Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrera eraman behar diren proposamen-txostenak tramitatuko eta formalizatuko dira alkatea jakinaren gainean dagoela eta haren adostasuna dutela.

Hirugarrena.–Eskudantzien eskuordetze hau, eraginkorra izateko, zinegotziak onartu beharko du. Eskuordetzea onartutzat hartuko da, inolako adierazpenik egin beharrik gabe, baldin eta, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean, ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela onartzen eskuordetzea.

Laugarrena.–Indarrik gabe uztea, ustez indarrean den orotan, alkateak Udalbatzako kideei eginiko eskuordetze bereziei dagokienez lehenago emandako xedapen guztiak.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkuran; jakinaraztea ukitutako zinegotziari eta Langileria eta Kontu-hartzailetza alorrari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aurrera izanen duen indarra.”

Tuteran, 2021eko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2104168