63. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 332. lurzatian
Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2021ko otsailaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa Doneztebeko 2. poligonoko 332. lurzatian, Mourgues etorbideko 39. zenbakian, Laura Apezteguía González eta Iñigo Elizalde Lecumberri arkitektoek idatzi eta Sein Osinaga familiak sustatuta.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Doneztebe, 2021eko otsailaren 18an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

ERANSKINA

Behin betiko onespena (PDF).

Iragarkiaren kodea: L2103120