60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

27E/2021 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2021eko Hondakinen Funtsaren banaketa.

Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bidez Hondakinen Funtsa eratu zen, haren bidez zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea.

Hondakinen Funtsa ingurumen arloan eskumena duen departamentuaren aurrekontuan txertatzen da, atal bereizi batean. Honako baliabide hauek ditu:

a) Hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zerga biltzearen ondoriozko zenbatekoak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak hondakinen arloko araudia hausteagatik ezarritako zehapenetan bildutako zenbatekoak.

c) Nafarroako Ogasunean hondakinak kudeatzeko eratutako finantza-bermeen zenbatekoa, behin foru lege honen 41. artikuluan ezarritako prozedura tramitatu ondoren.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren aurrekontuan aurreikusten diren ekarpenak.

e) Beste erakunde batzuek emandako dirulaguntza eta laguntzak.

f) Partikularrek, enpresek edo erakundeek Funtsari berariaz egiten dizkioten dohaintzak, jaraunspenak, ekarpenak eta laguntzak.

g) Nafarroako Gobernuari sustapen eta komunikazio ekintzetarako zuzenean egindako ekarpenak, ontzien hondakinak kudeatzeko (edo, ekoizlearen erantzukizun zabalduaren esparruan, hondakinak kudeatzeko garatzen diren beste sistema batzuetarako) ezartzen diren sistemekin sinatzen diren hitzarmenen ondoriozkoak, eta, hala badagokio, toki entitateek helburu horietarako erabiltzen ez dituztenak.

h) Hondakinak kudeatzeko lanak finantzatzeko beste edozein ekarpen.

2021eko Hondakinen Funtsak 4.276.167 euro ditu, hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zergatik heldu direnak, baita 75.218 euroko diru-sarrerak ere, zeinek jatorria baitute hondakinen arloko arau-hausteengatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ezartzen dituen isunetan. Hortaz, guztirako zenbatekoa 4.351.385 eurokoa da. Diru-sarrera horiek kalkulatzeko, kontuan hartu da 2019ko uztailaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitarteko aldia, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Foru agindu honen bidez banatzen dira 2021eko Hondakinen Funtsaren diru-sarrerak, eta, horrekin, zenbait agindu betetzen dira; zehazki, honako hauetan ezarrita daudenak: 49/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, Hondakinen Funtsa arautzen duena; eta 14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa. Izan ere, azken horren 43. artikuluan ezartzen denez, “Hondakinen Funtsa izeneko aurrekontu-partida banatzeko modua ingurumenaren arloko eskumenak dituen departamentuak erabakiko du urtero, Nafarroako Hondakinen Erakunde Publikoari kontsulta egin ondoren, hondakinen hierarkiako goiko mailadiak lehenetsiz eta helburuak betetzea eta ingurumen premiak kontuan hartuta, hondakinen fluxu bakoitzak hartarako egiten duen ekarpen ekonomikoaren proportzioan eta honako arlo hauen arabera (...)”.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren bidez, urteroko azterketa egin du, jakiteko zer egoeratan dagoen hondakinen kudeaketa Nafarroako Foru Komunitatean, eta proposamen bat egin du funtsa banatzeko. Proposamen hori 2020ko azaroaren 17an helarazi zaie Hondakinen Partzuergoari eta Iruñerriko Mankomunitateari. Bi erakunde horiek, ezarrita dagoen hilabeteko epean, zenbait ohar egin dituzte oinarri arautzaileen gainean, baina bakar batek ere ez du aipatzen foru agindu honen xedea, salbu eta testuari buruzko zehaztapen batzuk.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta jaso diren ekarpenak, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak proposatu du zenbatekoak proportzioan banatzea, hondakinen fluxu bakoitzaren diru-ekarpenaren arabera, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 3. artikuluan bildutako definizioekin, eta kontuan harturik Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluko arloak. Hona hemen banaketa hori:

a) Etxeko hondakinen fluxua. 2.063.370 euro, toki entitateei dirulaguntzak emateko, baldin eta entitate horiek esleituta badute etxeko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena, eta Hondakinen Funtsa eratzeko ekarpena egin badute kontzeptu horregatik. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluarekin bat, toki zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatu daitezkeenez, laguntza lerroetan sartuko dira zerbitzuak emateko eta pertsonifikatzeko eredu guztiak. Honela banatuko da kantitate hori, bat etorriz uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 8.1 artikuluan ezarritakoarekin: 1.790.000 euro, prebentzioarekin eta gaikako bilketarekin zerikusia duten jarduketetarako, eta 273.370 euro, hondakinen kudeaketarekin loturiko jarduketetarako.

b) Arriskutsuak ez diren bestelako hondakinen fluxua. 1.238.250 euro, enpresei dirulaguntzak emateko, proiektuak gauzatu ditzaten industriako hondakinen arloko prebentzioan, berrerabiltzeko prestakuntzan eta birziklatzean.

c) Eraikuntza eta eraisteetan sortutako hondakinen fluxua, eta hondeatutako material naturalak. 625.250 euro, enpresei eta toki entitateei dirulaguntzak emateko, optimizatu eta hobetu daitezen eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak birziklatzeko eta balorizatzeko sistemak, eta balorizatu daitezen hondeatutako material naturalak.

d) Jarduketa orokorrak eta ingurumeneko larrialdiak. 424.515 euro. Horietatik, 170.000,00 euro erabiliko dira azterketa eta lan teknikoak egiteko, 164.515 euro, trazabilitate eta kontrol sistemen zuzkidurarako, karakterizazioak eta datuen teletramitazioak egiteko, eta gordailu, itzulketa eta berrerabilera sistemarako, 40.000,00 euro, andeatutako eremuak leheneratzeko jarduketetarako.

Adierazitakoarekin bat, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilaria izendatzen duen abuztuaren 6ko 34/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

AGINTZEN DUT:

1. Onartzea 2021eko Hondakinen Funtsaren banaketa, foru agindu honen eranskinean biltzen diren esleipen-irizpideekin bat, honela:

a) 2.063.370 euro, toki entitateei dirulaguntzak emateko, baldin eta entitate horiek esleituta badute etxeko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena, eta zergak ordaindu badituzte kontzeptu horregatik. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluarekin bat, toki zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatu daitezkeenez, laguntza lerrotan sartuko dira zerbitzuak emateko eta pertsonifikatzeko eredu guztiak. Zehazki, zenbateko hori da 2021ean eta/edo 2022an jarduketak egin daitezen etxeko hondakinen arloko prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta kudeaketarekin lotuta.

Deialdietako gastua deialdiak onestean baimenduko da, Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorretako partida hauen eta 2022ko partida baliokideen kargura:

–740001 74100 4609 456205 Suspertu Plana Hondakinen Funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak (763.370 euro).

–740001 74100 7609 456204 Suspertu Plana Hondakinen Funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak (1.300.000,00 euro).

Partida horien artean funts-mugimenduak egiten ahalko dira gastu konpromisoa doitzeko, dirulaguntzetarako egiten diren eskaeren arabera eta, gehienez ere, bi partiden batura adina: 2.063.370 euro.

b) 1.238.250 euro, enpresei dirulaguntzak emateko, proiektuak gauzatu ditzaten industriako hondakinen arloko prebentzioan, berrerabiltzeko prestakuntzan eta birziklatzean, 2021ean egin beharrekoak badira, betiere.

Deialdietako gastua deialdiak onestean baimenduko da, Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorretako partida hauen kargura:

–740001 74100 4701 456200 Suspertu Plana Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak (1.063.250 euro).

–740001 74100 7701 456202 Suspertu Plana Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak (175.000 euro).

Partida horien artean funts-mugimenduak egiten ahalko dira gastu konpromisoa doitzeko, dirulaguntzetarako egiten diren eskaeren arabera eta, gehienez ere, bi partiden batura adina: 1.238.250 euro.

c) 625.250 euro, enpresei eta toki entitateei dirulaguntzak emateko, optimizatu eta hobetu daitezen eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak birziklatzeko eta balorizatzeko sistemak, eta balorizatu daitezen hondeatutako material naturalak, 2021ean egin beharreko lanak badira, betiere.

Deialdietako gastua deialdiak onestean baimenduko da, Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorretako partida hauen kargura:

–740001 74100 4609 456205 Suspertu Plana Hondakinen Funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak (111.355 euro).

–740001 74100 4701 456200 Suspertu Plana Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak (127.710,00 euro).

–740001 74100 7609 456204 Suspertu Plana Hondakinen Funtsa. Toki entitateentzako dirulaguntzak (251.185,00 euro).

–740001 74100 7701 456202 Suspertu Plana Hondakinen Funtsa. Sektore pribatuarentzako dirulaguntzak (135.000,00 euro).

Partida horien artean funts-mugimenduak egiten ahalko dira gastu konpromisoa doitzeko, dirulaguntzetarako egiten diren eskaeren arabera eta, gehienez ere, guztien zenbatekoa, hau da, 625.250 euro.

d) 424.515 euro, jarduketa orokorretarako eta ingurumeneko larrialdietarako. Horietatik:

–170.000,00 euro azterketa eta lan teknikoetarako, Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorretako 740001 74100 2276 456207 Suspertze Plana Hondakinen Funtsa. Azterketa eta lan teknikoak izeneko partidaren kargura.

–164.515 euro, trazabilitate eta kontrol sistemen zuzkidurarako, karakterizazioak eta datuen teletramitazioak egiteko, eta gordailu, itzulketa eta berrerabilera sistemarako, Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorretako 740001 74100 6091 456200 Suspertze Plana Hondakinen Funtsa. Proiektu teknikoak izeneko partidaren kargura.

–50.000 euro, lankidetza hitzarmenak izenpetzeko, Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorretako 740001 74100 4459 456200 Suspertze Plana Hondakinen Funtsa. Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdia. Lankidetza hitzarmenak izeneko partidaren kargura.

–40.000,00 euro, andeatutako eremuak leheneratzeko lanetarako, Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorretako 740001 74100 2279 456200 Suspertze Plana Hondakinen Funtsa. Jarduketa orokorrak eta ingurumen larrialdia, sektore pribatua izeneko partidaren kargura.

2. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Epeak foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzura, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalera, Nafarroako Hondakinen Partzuergora eta Iruñerriko Mankomunitatera.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko otsailaren 16an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

ERANSKINA

2021eko Hondakinen Funtsa banatzeko irizpideak

2021eko FUNTSAREN BANAKETA

GUZTIRA

(eurotan)

PORTZENTAJEA

Etxeko hondakinen fluxua.

Gaikako bilketarekin eta prebentzioarekin lotutako ekintzetarako dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

2.063.370,00

%47,42

Jarduketa orokorrak eta ingurumeneko larrialdiak

223.057,50

%5,13

Guztizko partziala

2.286.427,50

%52,54

Eraikuntza eta eraisteetan sortutako hondakinen fluxua, eta hondeatutako material naturalak.

Dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

625.250,00

%14,37

Jarduketa orokorrak eta ingurumeneko larrialdiak

67.600,00

%1,55

Guztizko partziala

692.850,00

%15,92

Arriskutsuak ez diren bestelako hondakinen fluxua.

Dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

1.238.250,00

%28,46

Jarduketa orokorrak eta ingurumeneko larrialdiak

133.857,50

%3,08

Guztizko partziala

1.372.107,50

%31,53

GUZTIRA

4.351.385,00

Iragarkiaren kodea: F2103017