60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

1/2021 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2021eko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1. aldaketa 2021. urteko aurrekontuan: aparteko kreditua gaitzekoa, hain zuzen.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Arradan (Murillo El Cuende), 2021eko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2103461