60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Aldaketa, Herri-lurren udal-ordenantzan. Hasierako onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2021eko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herri-lurren udal-ordenantza aldatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Herri-lurren udal-ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta haren testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizoainen, 2021eko martxoaren 3an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2103614