60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Aldaketa, 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan.
Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko urtarrilaren 21eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2021eko ekitaldiko aurrekontua betearazteko oinarrietan. Erabaki hori 2021eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 15ean. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onesten da aldaketa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Aurrekontua betearazteko aldatutako oinarrien kopia interesatuen eskura dago Legardako Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Esteka honen bidez eskura daiteke: https://legarda.sedelectronica.es/transparency/45c346cc-c3fa-496f-a704-66d5803d348f/

Legardan, 2021eko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2104017