60. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2021eko aurrekontuaren exekuzio oinarrien aldaketa. Hasierako onespena

Berako Udalak, 2021eko otsailaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2021eko aurrekontua betearazteko oinarrietan, abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legeak sartu dituen xedapen berrietara egokitzeko helburuz (Foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatu zuen).

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Interesdunek aztertu eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.

Aplikatzekoa den araudia: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Beran, 2021eko martxoaren 3an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2103611