6. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1560E/2020 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OOLTko medikuen, LZBko medikuen, LZAko medikuen, OOLTko laguntzako medikuen eta larrialdietako mediku ondokoen lanpostu hutsak esleitzen dituena, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzea eginda.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 8ko 351E/2019 Ebazpenaren bidez, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz lanpostu hauek betetzeko deialdia onetsi zen: OOLTko medikuen 47 lanpostu huts, LZBko medikuen 6 lanpostu huts, LZAko medikuen 32 lanpostu huts eta larrialdietako mediku ondokoen 5 lanpostu huts, denak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak. Deialdi hori 2019ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren maiatzaren 30eko 2511E/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz lanpostu hauek betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda: OOLTko medikuen 47 lanpostu huts, LZBko medikuen 6 lanpostu huts, LZAko medikuen 32 lanpostu huts eta larrialdietako mediku ondokoen 5 lanpostu huts, denak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak.

Abenduaren 11ko 333/2019 Foru Dekretuaren bidez, 2019ko lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko osasun arloko langileentzat, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako, bai Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Lan eskaintza hori dagokio 2019ra luzatutako 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean ezarritako ordezte-tasari. Lan eskaintza partzial horretan sartu ziren, besteak beste, OOLTko medikuen 23 lanpostu huts, LZBko medikuen 10 eta LZAko medikuen 2, denak ere Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 30eko 1057E/2020 Ebazpenaren bidez, handitu egin zen eskainitako lanpostu kopurua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OOLTko medikuen, LZBko medikuen, LZAko medikuen eta larrialdietako mediku ondokoen zenbait lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian. Ebazpen hori 2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19koan.

Kalifikazio epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatzeko epea igaro ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OOLTko medikuen, LZBko medikuen, LZAko medikuen, OOLTko laguntzako medikuen eta larrialdietako mediku ondokoen lanpostu hutsak, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, ondoren aipatzen diren izangaiei adjudikatzea:

O-NOZko lekualdatze txanda:

–Sandua Sada, Jose Manuel, OOLTko medikuaren lanpostu bat, Buñuelgo OOLTan (lanpostu zenbakia: 69913).

–Alberdi Zaragüeta, M. Mercedes, OOLTko medikuaren lanpostu bat, Orkoiengo OOLTan (lanpostu zenbakia: 71468). Lanpostua elebiduna da, B2 euskara mailarekin.

–Vazquez Zaballos, Jose Maria, larrialdietako mediku ondokoaren lanpostu bat, Lizarrako Osasun Barrutian, García Orcoyen ospitalean (lanpostu zenbakia: 71195).

–Martinez Balisa, Mercedes, LZAko medikuaren lanpostu bat Agoizko OOLTan (lanpostu zenbakia: 69111).

–Urra Velasco, María Antonia, OOLTko medikuaren lanpostu bat Barañaingo OOLTan (lanpostu zenbakia: 71309).

–Serrano Mallagray, Luis, LZAko medikuaren lanpostu bat Cascanteko OOLTan (lanpostu zenbakia: 69322).

–Saenz Lazcano, María Carmen, OOLTko medikuaren lanpostu bat, Etxarri Aranazko OOLTan (lanpostu zenbakia: 61027). Lanpostua elebiduna da, B2 euskara mailarekin.

–Esparza Caceres, Martha, OOLTko medikuaren lanpostu bat Donibaneko OOLTan (lanpostu zenbakia: 60655).

–Gil Serrano, Jorge Manuel, OOLTko medikuaren lanpostu bat, Tutera-Mendebaldeko OOLTan (lanpostu zenbakia: 64438).

–Martin Pascual, Ignacio, OOLTko medikuaren lanpostu bat, Cascanteko OOLTan (lanpostu zenbakia: 65060).

–Zaragüeta Olave, Miguel, LZAko medikuaren lanpostu bat, Oinarrizko Osasun Laguntzan aritzeko, Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetza eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko Zuzendaritza Teknikoan (lanpostu zenbakia: 69168).

–Gonzalo Herrera Nancy Nelly, OOLTko medikuaren lanpostu bat, Zizur-Etxabakoizko OOLTan (lanpostu zenbakia: 71770).

–Fortun Moral, Mariano Jose, LZAko medikuaren lanpostu bat, Oinarrizko Osasun Laguntzan aritzeko, Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetza eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko Zuzendaritza Teknikoan (lanpostu zenbakia: 69166).

–Hijar Gravalos, Carlos Eugenio, OOLTko medikuaren lanpostu bat, Sarrigurengo OOLTan (lanpostu zenbakia: 67378).

–Zapatería García, María Antonia, LZBko medikuaren lanpostu bat, Oinarrizko Osasun Laguntzan aritzeko, Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetza eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko Zuzendaritza Teknikoan (lanpostu zenbakia: 71181).

–Palacio Cuenca, Patricia, OOLTko medikuaren lanpostu bat Arangurengo OOLTan (lanpostu zenbakia: 71467).

–Navarro Beltran, Angela, OOLTko medikuaren lanpostu bat, Arrosadiko OOLTan (lanpostu zenbakia: 60043).

–Díaz Noain, Marta, larrialdietako mediku ondokoaren lanpostu bat Lizarrako Osasun Barrutian, García Orcoyen ospitalean (lanpostu zenbakia: 68606).

–Zabaleta Ulayar, Amaia, OOLTko medikuaren lanpostu bat, Etxarri Aranazko OOLTan (lanpostu zenbakia: 60551). Lanpostua elebiduna da, B2 euskara mailarekin.

–Lopez De Goicoechea Olloquiegui, Irene, OOLTko medikuaren lanpostu bat, Altsasuko OOLTan (lanpostu zenbakia: 61025). Lanpostua elebiduna da, B2 euskara mailarekin.

–Grau Suarez-Varela, Marta, LZAko mediku izateko lanpostu bat Elizondoko OOLTan (lanpostu zenbakia: 69123).

–Garciandia Baz, María Gemma, OOLTko medikuaren lanpostu bat Lodosako OOLTan (lanpostu zenbakia: 63115).

–Varo Moriana, María Gertrudis, OOLTko medikuaren lanpostu bat Tutera-Ekialdeko OOLTan (lanpostu zenbakia: 65149).

–Cuaresma Lasheras, M. Esmeralda, OOLTko medikuaren lanpostu bat San Adriango OOLTan (lanpostu zenbakia: 63555).

–Inza Elia, Juan, LZAko medikuaren lanpostu bat Villatuertako OOLTan (lanpostu zenbakia: 70801).

–Galán Martínez-Losa, Mina, LZAko medikuaren lanpostu bat, Valtierra-Cadreitako OOLTan (lanpostu zenbakia: 69329).

–Urtasun Larrat, Maite, OOLTko medikuaren lanpostu bat, Irurtzungo OOLTan (lanpostu zenbakia: 68857). Lanpostua elebiduna da, B2 euskara mailarekin.

Lekualdatze nazionaleko txanda:

–Sacristan Dominguez, Victor Ricardo, LZAko medikuaren lanpostu bat Vianako OOLTan (lanpostu zenbakia: 69289).

–Cubero Fernández, Isabel, OOLTko laguntzako medikuaren lanpostu bat, Aurizko OOLTan (lanpostu zenbakia: 60618). Lanpostua elebiduna da, B2 euskara mailarekin.

–Bidarte Sota, Miren, OOLTko medikuaren lanpostu bat Buztintxuriko OOLTan (lanpostu zenbakia: 69378).

–Del Campo Fernández, Ivana, LZAko medikuaren lanpostu bat, Oinarrizko Osasun Laguntzan aritzeko, Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetza eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko Zuzendaritza Teknikoan (lanpostu zenbakia: 60144).

–Berganzo Andonegui, Nekane, OOLTko medikuaren lanpostu bat II. Zabalguneko OOLTan (lanpostu zenbakia: 60376).

2. Izendatu diren lehiatzaileek 2021eko otsailaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek adjudikatu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

5. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura eta Sarrerarako, Lanpostuak Betetzeko eta Barne Igoerarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2015860