2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRUAZU
2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2020ko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 24an, 2/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurrean egon diren bitartean ez da alegaziorik egin; hortaz, aldaketa behin betikotzat jo da, eta argitara ematen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.
Kreditu gehigarria gaitzea, 7.000,00 eurokoa, aurrekontu-aplikazio honetan: “1690 6230000 Zuntz optikoa sartzea: 7.000,00 euro”.
Honako honen kargura finantzatuko da:
7505001 Despopulazioaren aurkako borroka, determinazio askekoa: 7.000,00 euro.
Uharte Arakilen, 2020ko abenduaren 28an.–Alkatea, Gorka Ovejero Ganboa.
Iragarkiaren kodea: L2016195