56. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Herri-lurra okupatzeko agiria, 2. poligonoko 319. lurzatian. Aldaketaren hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2021eko otsailaren 23an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea herri-lurra okupatzeko agirian, zeinak helburu baitu linea elektrikoa kanalizatzea 2. poligonoko 319. lurzatian. Agiria Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak apirilaren 23an emandako 425/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta hartan baimena ematen du 60 m² okupatzeko. Dena den, egiazki okupatuko den azalera 30 m² dira.

Agintzen da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://unzue.sedelectronica.es), 15 eguneko epean jendaurrean egon dadin. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2021eko otsailaren 25ean.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2103222