2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://oloriz.sedelectronica.es) argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitzen dituela uste dutenek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.
–Sustatzailea: SC Cabodevilla Fernández José Joaquín eta Francisco.
–Jarduera: beren abeltegiko hiltegia jartzea. Jarduera sailkaturako espedientea. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea, 4C eranskina.
–Tokia: Olorizko 4. poligonoko 25. lurzatia.
Oloritzen, 2021eko otsailaren 19an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.
Iragarkiaren kodea: L2102771