54. ALDIZKARIA - 2021eko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALIPENTZU

Aldaketa Eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko ordenantza orokorrean. Behin betiko onespena

Galipentzuko Udalak, 2021eko urtarrilaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 50. artikulua aldatzea Eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko Galipentzuko ordenantza orokorrean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betikoz onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Galipentzun, 2021eko otsailaren 24an.–Alkatea, Rubén Mateo Solanas.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2103357