30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

01-11/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2020ko abenduaren 17ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020. urteko udal aurrekontuko aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Arbizun, 2020ko abenduaren 17an.–Alkatea Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2101078