30. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

17/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Enpresa Politikaren, Na-zioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita “Nazioartekotzeko Bonuak” dirula-guntzaren 2021eko deialdia. DDBN identifikazioa: 545066.

Nafarroako III. Nazioarteko Planaren erronka nagusietako bat da Nafarroako enpresa txiki eta ertainak gehiago nazioartekotzea.

“Nazioartekotzeko Bonuak” izeneko dirulaguntzen xedea da kanpora ateratzen hasi diren edo lehen etapetan dauden Nafarroako enpresa txiki eta ertainei laguntza ematea, aholkularitza espezializatuko zerbitzuak kontrata ditzaten.

Nafarroako Gobernuak 2020ko urriaren 7an harturiko Erabakiaren bitartez, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiari baimena ematen zaio 2021ean “Nazioartekotzeko Bonuak” dirulaguntza emateko, banakako ebaluazio araubidean.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administra-zioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. “Nazioartekotzeko Bonuak” dirulaguntzaren 2021eko deialdia onestea.

2. Dirulaguntza hori emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

3. 140.000 euroko gastua baimentzea, 2021eko gastuen aurrekontuan egungo aurrekontuko 810003 81430 4709 431300 “Enpresentzako kanpo sustapenerako ekintzak” izeneko partidaren baliokidea denaren kargura, baldin eta 2021ean kreditu nahikoa eta egokia badago. Honela banatuko da kopuru hori:

1.–50.000 euro Brexit bonurako.

2.–50.000 euro E-Commerce nazioarteko bonurako.

3.–40.000 euro Bultzada bonurako.

4. Deialdia ebatzi ondoren, saldo erabilgarria egonez gero, transferitzen ahalko da beste edozein laguntza deialditara, baldin eta aurreko puntuan aipatzen den aurrekontu partidarekin finantzaturik badago.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 15ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

ERANSKINA

NAZIOARTEKOTZEKO BONUEN 2021eko DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

“Nazioartekotzeko Bonuak” izeneko dirulaguntzaren xedea da enpresa esportatzaile erregularren eta esportatzaile finkatuen kopurua handitzea eta, horri esker, Nafarroako esportazioen bolumena ere areagotzea.

Horretarako, Nafarroako enpresa txiki eta ertainei dirulaguntza ematen zaie kanpo merkataritzan espezializatutako aholkularitza zerbitzuak kontratatzeko.

Kontuan hartuta enpresen behar desberdinak, dauden egoeraren, estrategiaren eta aukeren araberakoak, dirulaguntzak hiru modalitate dauzka:

1. Brexit bonua, Erresuma Batuan interesak dituzten enpresei laguntza emateko beren negozio estrategiak egokitu ditzaten Erresuma Batuak Europar Batasuna utzi ondoan.

2. Nazioarteko E-Commerce bonua, zeinak xede baitu nazioarteko merkataritza elektronikoko kanal berriak ireki daitezen bultzatzea edo daudenak hobetzea.

3. Bultzada bonua, esportazioaren arloan hasieran dauden edo lehen pausoak egin dituzten baina finkatzeko bultzada bat behar duten enpresei zuzendurikoa.

2. oinarria.–Onuradunak.

1. Honako baldintza orokor hauek betetzen dituzten enpresak izan daitezke dirulaguntzaren onuradunak:

a) Enpresa txiki edo ertaina izatea, Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioko definizioari jarraikiz.

b) Egoitza fiskala Nafarroan izatea.

c) Esporta daitekeen produktu, zerbitzu edo marka berekia izatea.

d) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeraren batean ez egotea.

2. Horrez gain, eskatzen den bonu modalitatea zein den, berariazko baldintza hauek ere bete beharko dira:

2.1. Brexit bonua:

a) Filial edo sukurtsal bat Erresuma Batuan edukitzea, edo Erresuma Batura esportatu izana 2018ko, 2019ko edo 2020ko ekitaldian. Filiala edo sukurtsala duten enpresek filial edo sukurtsal hori eratzeko eskriturak aurkeztu beharko dituzte hori frogatzeko. Esportazioak frogatzeko, berriz, Batasunaren barneko eragiketen aitorpen laburtua aurkeztuko da, edo, bestela, fakturak.

b) Diagnostiko bat egina izatea enpresaren jardueran Brexitak edukiko duen eragina eta hura leuntzeko ezarri beharreko neurriak identifikatzeko. Diagnostiko horren ondorioak eta gomendioak aurkeztuz frogatuko da, diagnostikoa egin duen enpresak sinatuak, edo, bestela, Nafarroako Gobernuak http://www.brexitnavarra.com web orrian, autodiagnostikoa eta ebaluazioa egiteko, Nafarroako enpresen esku jarri duen doako tresna erabiliz ateratako txostena.

2.2. Nazioarteko E-Commerce bonua:

a) Aldeko diagnostiko bat edukitzea enpresak nazioarteko E-Commerce estrategia bat abian jartzeko daukan ahalmenari buruz. Diagnostiko horren ondorioak eta gomendioak aurkeztuz frogatuko da diagnostikoa egin dela, hura egin duen aholku enpresak sinatuta. Aholku enpresaren espezialitatea kanpo merkataritza eta/edo marketin digitala izanen da.

2.3. Bultzada bonua:

Betekizun hauetako bat bete beharko da:

a) ICEX NEXT programa egina izatea edo egiten egotea. Programari atxikitzeko gutuna aurkeztuz frogatuko da.

b) PIPE programa egina izatea. Programari atxikitzeko gutuna aurkeztuz frogatuko da.

c) Enpresaren nazioartekotze ahalmenari dagokion aldeko diagnosti-koa izatea. Diagnostiko horren ondorioak eta gomendioak aurkeztuz frogatuko da, hura egin duen enpresak sinatuta. Aholku enpresaren espe-zialitatea kanpo merkataritza izanen da.

d) Itxitako azken ekitaldian fakturazioaren %10 edo gehiago esportatu izana. Zerga aitorpenen edo fakturen bidez frogatuko da.

3. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskuratu ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Halaber, baimena ematen da egoitza fiskala eta enpresaren tamaina egiaztatzeko. Eskabidean interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak eta egiaztagiriak.

4. Betebehar orokorrak frogatuko dira erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, eta bete beharko dira laguntzen eskaera aurkezteko epea bukatu arte eta diruz lagundutako jarduerak irauten duen bitartean. Adierazpen hori eskabide orrian jasota dago. Berariazko baldintzak, berriz, 4.3 oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkeztuz frogatuko dira.

3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak, laguntzaren zenbatekoa eta gauzatzeko epea.

1. Brexit bonua: Brexitera egokitzeko plan bat prestatzeak dakarren kostuaren %60 finantzatuko da, gehienez 4.000 eurorekin.

1.1. Gastu hauek dira diruz lagungarriak:

Nazioartekotzeko aholkularitza, nazioartekotzeko plana eguneratzeko beharrezkoa, honako hauen gainean: negozio estrategia eta eredua, fiskali-tatea eta aduanak, logistika, legeen eta arauen esparrua, antolamendua eta pertsonak, eta finantza eta zerga esparrua. Bat etorriko da Brexitak enpresan izanen duen eraginari buruzko diagnostikoaren txostenean sartutako gomendioekin.

1.2. Adierazitako gastuak diruz lagungarriak izateko, zerbitzuak ematen dituen enpresek, nazioartekotze arloko aholkularitzari dagokionez, Erresuma Batuan espezializaturik beharko dute egon, eta gutxienez 3 urteko esperientzia dutela frogatu.

1.3. Gutxieneko gastu diruz lagungarria: 2.000 euro.

2. Nazioarteko E-Commerce bonua: Dirulaguntza izanen da gastu diruz lagungarrien %60, eta gehienez ere 4.000 euro.

2.1. Gastu hauek dira diruz lagungarriak:

a) Enpresaren, haren produktuen eta marken nazioarteko E-Commer-cerako gaitasunaren diagnostikoa egiteko aholkularitza gastuak.

b) Nazioarteko E-Commerce plana diseinatzeko edo eguneratzeko lanekin lotutako aholkularitza gastuak.

c) Aurreko puntuan aipaturiko E-Commerce planean bildutako neurriak abian jartzea.

Gastu diruz lagungarrien %60, gutxienez, nazioarteko E-Commerce planean diseinaturiko neurriak abian jartzea laguntzeko izanen dira.

2.2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, 2.1.a) eta b) ataletan adierazitako zerbitzuak ematen dituzten enpresek kanpo-merkataritzako, merkataritza elektronikoko eta marketin digitaleko espezialistak izan beharko dituzte beren taldean, eta frogatu beharko dute gutxienez 6 proiektu egin dituztela, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, nazioarteko E-Commerce arloan.

2.3. Gutxieneko gastu diruz lagungarria: 2.000 euro.

3. Bultzada bonua: Dirulaguntza izanen da gastu diruz lagungarriaren %60koa, eta gehienez ere 4.000 euro.

3.1. Gastu hauek dira diruz lagungarriak:

a) Merkatuko azterketa aurreratuak egiteko gastuak. Gastu horietan sartuta dago destinoan elkarrizketak eta inkestak egitea produktu edo zerbitzuaren balio-katean parte hartzen duten agente nabarmenei (beze-roak, hornitzaileak, administrazioa, eta abar), lehen eskuko informazioa lortzeko zenbait gairi buruz: prezioak, marjinak, kalitateak, betebeharrak, eta abar.

b) Enpresaren nazioartekotzeko ahalmenaren diagnostikoarekin lotutako aholkularitza gastuak.

c) Nazioartekotzeko plana diseinatzeko edo eguneratzeko lanekin lotutako aholkularitza gastuak.

d) Esportazioen kudeatzaile bati merkataritzako kontratua egitea, gutxienez sei hilabeterako.

e) Marka eta patenteak nazioarteko merkatuetan erregistratzeko kudeaketa.

f) Atzerriko bezeroei, erakundeei edo banatzaileei begirako homolo-gazioak eta ziurtapenak.

3.2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, 3.1.a), b) eta c) ataletan adierazitako zerbitzuak ematen dituen enpresak frogatu beharko du nazioarteko merkataritzaren arloko aholkularitzan gutxienez hiru urteko esperientzia duela; 3.1.d) atalean adierazitako zerbitzuak ematen dituen enpresak edo autonomoak, berriz, frogatu beharko du nazioarteko merkataritzaren arloan edo export manager gisa hiru urteko esperientzia duela gutxienez.

3.3. Gutxieneko gastu diruz lagungarria: 2.000 euro.

4. Ez dira diruz lagunduko jarduera iraunkor edo aldizkakoekin loturiko zerbitzuak, ez eta enpresaren ohiko ustiapen gastuekin loturikoak ere. Salbuespena izanen da esportazioen kudeatzaile bat kontratatzea.

5. Gastu diruz lagungarriak egiteko epea deialdia argitaratzen den egunetik 2021eko urriaren 15era bitartekoa da. Ondorio horietarako, gastua egin dela ulertuko da epe horren barrenean fakturatu eta ordaindu denean.

4. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2021eko abuztuaren 31n bukatuko.

2. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/8615/Bonos-internacionalizacion-para-pymes-navarras-2021, aurrerantzean, laguntzen fitxa.

3. Dirulaguntza eskatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, laguntzen fitxan eskura dauden ereduen arabera, agiri bereizietan eta izenaren bidez behar bezala identifikatuta:

a) Eskabide telematikoa, hartan zehaztuta zein bonu eskatzen den, erantzukizunpeko adierazpen batekin batera, zeinak bilduko baititu 2.1 oinarrian aipatzen diren alderdi orokorrak.

b) Bonuetako bakoitza eskatzen duten enpresentzat ezarritako baldintza berariazkoak, 2.2. oinarrikoak, betetzen direla frogatzen duten agiriak.

c) Enpresak helbide fiskala Nafarroan duela eta Zerga Ogasunarekin nahiz Gizarte Segurantzarekin betebeharrak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiriak, 2.3 oinarrian aipatzen direnak, aurkeztu beharko dira, Departamentuari datuak kontsultatzeko baimenik ematen ez bazaio.

d) Zer zerbitzutarako eskatzen den dirulaguntza, horiei buruzko memoria bat, laguntzen fitxan ezarritako egiturari jarraikiz.

e) Zein aholkularitza lanetarako eskatzen den dirulaguntza, horien aurrekontuen kopia. Aurrekontuetan honako epigrafe hauek sartuko dira: xedea, lanerako plana, helburua, entregatzekoa eta eskaintza.

f) Zerbitzuak ematen dituzten enpresen baldintzak, eta, behar bada, baldintza pertsonalak betetzen direla ziurtatzea, zerbitzua ematen duten enpresen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, hartan adierazirik eskatutako esperientzia urteetan egindako lanik garrantzitsuenak, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak egiaztatu ahal izateko gisan. Halaber, deialdiaren 3. oinarrian bonu bakoitzerako eskaturiko baldintzak betetzen dituzten pertsonen curriculumak aurkeztuko dira.

g) Urteko kontu erregistratuak (baita ikuskatuak ere, horretara derrigortuak badaude), itxita dauden azkeneko 2 zerga ekitaldietakoak (laguntzak eskatzen diren egunean itxita daudenak). Eskatzailearen kontuak eta hari elkartutako eta lotutako enpresenak aurkeztuko dira, halakorik bada.

4. Eskaerak ez baditu betetzen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 66. artikuluan aipatutako baldintzak, ez baditu behar bezala biltzen eskatzen zaizkion datuak, edo harekin batera ez badira aurkezten onuradun izateko baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak, entitate interesdunari eskatuko zaio gehienez 10 egun balioduneko epean eskaera zuzen dezala, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

5. oinarria.–Dirulaguntzak emateko irizpideak.

1. Dirulaguntza hauek banakako ebaluazioaren araubidean emanen dira. Hori dela-eta, eskaerek oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko da eta 3. oinarrian ezarritakoa aplikatzearen arabe-rakoa izanen da dirulaguntza.

2. Eskaerak zein hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera tramitatu eta ebatziko dira espedienteak, aurrekontuan bonuetako bakoitzerako kreditua dagoen bitartean:

–50.000 euro Brexit bonurako.

–50.000 euro Nazioarteko E-Commerce bonurako.

-40.000 euro Bultzada bonurako.

Bonu mota baterako eskaera guztiei erantzun ondoren kreditu erabil-garria baldin badago, beste bonuetarako eskaerei erantzuteko erabiltzen ahalko da, aurkezteko hurrenkeraren arabera.

Aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik kontuan hartzen ez diren eskaerak ezetsitzat joko dira.

6. oinarria.–Dirulaguntza ematea.

1. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua da laguntzak kudeatzen dituen organoa. Hark ebaluatuko ditu eskabideak, eta gero organo eskudunari igorriko dio ebazpen proposamena, hartan adierazita onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza jasotzeko betebehar guztiak.

2. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia izanen da dirulaguntza ematea edo ez ematea ebatziko duen organo eskuduna.

3. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea bi hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaera aurkezten den egunetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsi direla ulertu ahal izanen da.

7. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzea.

Dirulaguntzaren onuradunek, 2021eko urriaren 15era arteko epean, hura barne, honako frogagiri hauek aurkeztu beharko dituzte telematikoki, laguntzen fitxaren bidez:

a) “Justifikazioaren inprimakia”, laguntzen fitxan eskuratzen ahal den ereduaren araberakoa. Inprimaki horrek dirulaguntza ordaintzeko eskaera bat izanen du, bai eta proiektuaren justifikazio memoria bat ere, ezarritako gidoiaren araberakoa, eta helburu bererako jaso diren laguntzei buruzko adierazpen bat, halakorik balego.

b) Ordainketen fakturak eta frogagiriak (bankuko agiriak onartuko dira bakarrik).

c) Bultzada bonua eskatu bada esportazioen kudeatzaile bat kontratatzeko, izenpeturiko kontratua ere aurkeztu beharko da.

d) Ebaluazio inkesta, laguntzen fitxan eskura dagoena.

8. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Frogagiriak aztertuta, kudeaketa organoak organo eskudunari igorriko dio ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena. Horrekin batera, txosten bat aurkeztuko da, frogatzen duena onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten baldintzak.

2. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emanen du dirulaguntza ordaintzeko ebazpena, bi hilabeteko epean, frogagiriak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

9. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta hilabeteko epean, tele-matikoki aurkeztea dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan arautua, la-guntzen fitxan eskura dagoen eredua erabiliz.

Foru dekretu horren 4. artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra bete ezean, ezin izanen da ordaindu onartutako dirula-guntza.

b) Diruz lagundutako ekintzak 7. oinarrian ezarritako moduan eta epean egin izana frogatzea.

c) Laguntzen fitxan eskura dagoen eraginkortasun adierazleen galdetegia aurkeztea, laguntzak eman diren urtea eta hurrengoa bukatu ondoren.

d) Beren webgunean edo, horrelakorik ez badute, eskura duten beste baliabide bat erabiliz, adieraztea dirulaguntza honen onuradun direla, eta, horretarako, Nafarroako Nazioarteko Planaren (NNP) logoa ikusgai jartzea. Logoa orri honetan jaitsi daiteke: http://blogpin.navarra.es/pin/

e) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezik, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea gal daiteke, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

10. oinarria.–”De minimis” laguntzak.

Deialdi honetako dirulaguntzak “de minimis” laguntzak dira, Euro-pako Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erre-gelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da (2013ko L 352. EBAO, abenduaren 24koa). Erregelamendu horren aplikazio-aldia Batzordearen 2020ko uztailaren 2ko 2020/972 (EB) Erregelamenduaren bidez luzatu da (2020ko L 215/3 Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, uztailaren 7koa), 2023ko abenduaren 31 arte.

Erregelamendu horrekin bat, ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan enpresa bakar bati hiru zerga ekitaldiko aldian emandako “de minimis” laguntza guztien batura. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Ondorio horietarako, onuradunek aitortu beharko dituzte, laguntzen eskaerarekin batera aurkeztuko den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, zerga ekitaldi horretan eta aurreko bi zerga ekitaldietan hartutako bestelako “de minimis” laguntzak.

11. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Laguntzen eskaera eta eman beharreko agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, laguntzen fitxaren bitartez (eskura dago www.nafarroa.eus webgunean).

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira.

Gaitutako helbide elektronikoa Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digi-taleko Ministerioaren helbide honetan lor daiteke: https://notificaciones.060.es/PCPublic_publicInfo.action. Horretarako, beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

12. oinarria.–Dirulaguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek gastu beretarako emandako beste dirulaguntza batzuekin.

13. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak ikusgai paratuko ditu, Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean: http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index, emandako dirulaguntzak, honako datu hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egozten zaion, onuraduna eta emandako diru kopuruak.

Halaber, laguntzen fitxan argitaratuko dira deialdi honen emaitzak.

14. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: F2100820