293. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Administrazioen arteko hitzarmena, SG1 sistemako zuzkidura-lurzatia lagatzeko. Jendaurrean jartzea

Osoko Bilkurak 2021eko abenduaren 9an hartutako erabakiaren bidez, administrazioen arteko hitzarmena onetsi zen, Olkozko Kontzejuari SG1 sistemako zuzkidura-lurzatia lagatzeko, plangintza egikarituz lortu dena. Lurzatiak 82 m²-ko azalera du, eta muga hauek ditu: iparraldean, 3. poligonoko 52. eta 415. lurzatiak; hegoaldean, 3. poligonoko 91. eta 92. lurzatiak; ekialdean, 3. poligonoko 91. lurzatia; eta mendebaldean, 3. poligonoko 415. lurzatia. Orobat, erabaki zen hitzarmena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jendaurrean egon zedin hilabetez.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Biurrunen, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2117655