268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

UE-1 exekuzio unitatea borondatez birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2021eko azaroaren 11n egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zituen UE-1 exekuzio unitatea borondatez birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak, Beatriz Martínez de la Hidalga Aizcorbek eta Jon Bengoetxea Mendiorozek sustatuak.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan xedatuarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2021eko azaroaren 12an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2116089