268. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdi publikoa, norgehiagokako araubidean dirulaguntzak emateko, desgaitasuna duten herritarrak 2021ean zentro okupazionaletara lagundutako garraioan joateko gizarte laguntzak eman beharrez. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 594479.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/594479).

Burlatako Udalak, Gobernu Batzarraren 2021eko azaroaren 9ko erabakiaren bitartez, onetsi zuen norgehiagokako araubidean dirulaguntzak emateko deialdi publiko bat, adimen-desgaitasuna duten herritarrak 2021ean egunero zentro okupazionaletara lagundutako garraioan joateko.

Onuradunak eta xedea: laguntza hauen xedea da adimen-desgaitasuna duten Burlatako herritarren joan-etorriak erraztea, baldin lagundutako garraioa erabili behar badute zentro okupazionalera joateko.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 594479) eta Udalaren web-orrian (www.burlada.es).

Betebeharrak: dirulaguntza hauek jaso ahal izateko, hauek dira nahitaezko betebeharrak:

a) Burlatako herrian egiazki bizitzea eta bertako udalerrian erroldatua egotea eskabidea aurkeztean, eta Udalaren Erroldan alta emanda egotea laguntza hartzen den bitartean.

b) %33ko edo gehiagoko adimen-desgaitasuna izatea, eta horrela egiaztatzea Desgaitasun mailari buruzko ziurtagiri ofizialaren bidez (1971/1999 Errege Dekretuko baremoa).

c) Zentro okupazionalera ohikotasunez joatea.

d) Estatuko, foruko eta tokiko administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak eguneratuta izatea.

e) Ezin dira izan pertsona edo erakunde onuradun edo erakunde laguntzaile, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan araututako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.

Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laguntzen zenbatekoa: guztira justifikatuko kostuaren %75 izanen da diruz lagungarria; gainerako %25 erabiltzailearen kontura geldituko da.

Deialdi honetarako kreditua: 3.500,00 euro, Udalaren aurrekontu arruntaren 23181 4800001 partidaren kargura.

Dirulaguntzak emateko baldintza izanen da indarrean den udal-aurrekontu arruntean kreditu erabilgarria izatea.

Burlatan, 2021eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2116044