258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Ordenantza, lurzorua, lurgaina eta lurpea arautzen dituena. Hasierako onespena

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2021eko urriaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lurzorua, lurgaina eta lurpea arautzen dituen ordenantza.

Ordenantza horren testua hogeita hamar egun baliodunean egonen da jendaurrean, Udaletxeko iragarki-taulan kontsultagai (Foruen plaza, 8); hala, irekirik egonen da hura aztertzeko eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko epea, bukatuko dena ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hogeita hamar egun baliodunera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten da orok jakin dezan.

Lapoblación-Meanon, 2021eko urriaren 28an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2115596