258. ALDIZKARIA - 2021eko azaroaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4675E/2021 EBAZPENA, urriaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen eta goititzen baita laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako gastua. DDBN identifikazioa: 557548.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 5ean emandako 1511/2021 Ebazpenaren bidez, 680.000 euroko gastua baimendu zen laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzeko dirulaguntzak emateko, 2021eko Gastu Aurrekontuaren “COVID. Kolektibo espezifikoak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241111 partidaren kargura.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 16an emandako 3853E/2021 Ebazpenaren bidez, gastua 223.000 euroan goititzea baimendu zen laneratzeko zailtasunak dituzten gazteak kontratatzeko dirulaguntzak emateko, 2021eko Gastu Aurrekontuaren “COVID. Kolektibo espezifikoak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241111 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 1511E/2021 eta 3853E/2021 Ebazpenen bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 500.000 euro gehitzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko deialdiari.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako baimendu den gastua (gero egindako zabaltzea barne), deialdi horretara bideratutako kredituari 500.000 euro gehituta.

2. Baimena ematea deialdi horretan baimendutako gastuari 500.000 euro gehitzeko. Diru hori 2021eko Gastu Aurrekontuaren “COVID. Kolektibo espezifikoak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241111 partidaren kargura ordainduko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko urriaren 28an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2115559