249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Determinazio egituratzaileen aldaketa Esako Udal Plan Orokorrean, UE-2 exekuzio unitateari dagokiona. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2021eko urriaren 7an egin ohiko osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

Lehena.–Hasiera batez onestea Esako Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileen aldaketa, UE-2 exekuzio unitateari dagokionez, Antonio Alegría Ezquerra eta José Joaquín Equiza Itoiz udal arkitektoek onetsitako agiriaren arabera.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean atereaz eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuz.

Hirugarrena.–Hasiera batez onetsitako plana igortzea lurralde-antolamenduaren arloan eskuduna den departamentura, eta eskatzea txostenak egin ditzala Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko arloen gainean, aldaketak ukitutako txosten sektorialei dagokienez soilik.

Laugarrena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 54.2 artikuluari jarraikiz, eskatzea etxebizitza arloan eskuduna den departamentuari ken dezala babes publikoari atxikitako etxebizitzak eraikitzeko betebeharra; horretarako, agiri bat aurkeztuko da, egiaztatzen duena Esako bizilagunen artean babes publikoko etxebizitzaren eskaririk ez dagoela, eginiko inkestaren arabera.

Esan, 2021eko urriaren 11n.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2114933