249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Udalaren Hirigintza Plana berriz jendaurrean jartzea,
behin-behinean onetsi aurretik

Villatuertako Udalak, 2021eko irailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Villatuertako Udalaren Hirigintza Planaren agiri berria, lantalde prestatzaileak egina, eta hura berriz jartzen da jendaurrean, behin-behinean onetsi aurretik, 45 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten; iragarkia, halaber, Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuko da, eta Udalaren webgunean jarriko da, herritarren parte-hartzea eta gardentasuna bultzatze aldera, eta segurtasun juridikoko arrazoiak direla medio. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.8 artikuluarekin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.8 artikuluari dagokionez (aipatu testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Villatuertan, 2021eko urriaren 13an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2114938