249. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzak abuztuaren 16an emandako 322/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, lekualdatze-lehiaketa bidez bete zedin zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat, Cortesko Udalaren zerbitzura jarduteko. Deialdiaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 2an.

Alkatetzak urriaren 8an emandako 411/2021 Ebazpenaren bidez, onetsi zen adierazitako deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, deialdi honen 4. oinarriari jarraituz: deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu osagarrietako langilearen lanpostu bat, Cortesko Udalaren zerbitzura jarduteko. Deialdia argitaratu zen 2021eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 2an. Hona hemen:

–Onartuak:

1. TORRES HUERTA, ARMANDO

–Baztertuak: Inor ez.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Cortesko Udalaren gardentasun atarian, esteka honetan:

https://cortes.sedelectronica.es/transparency/e8b073ac-092a-4345-9bf1-839024447bf8/

Hirugarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cortesen, 2021eko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2114895