246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laguntzak, Iruñearekin lotura zuzena duten argitalpenak plazaratzeko. Laburpena

DDBN: 588217.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/588217).

Xedea: argitalpenak sortu eta plazaratu daitezen sustatzea, lotura zuzena dutenak Iruñearekin eta bertako kulturarekin, folklorearekin, pertsonaiekin eta historiarekin, udalerriaren identitatea bultzatzen dutenak eta laguntzen dutenak Iruñeko kulturaren sustapenean, edozein ikuspuntutatik (historia, lurraldea, gizartea, etab.), eta laguntzea eskaintza kalitatezkoa eta askotarikoa izan dadin eta literatura jarduera nahiz egileen lana bultza dezan.

Iruñeko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan onartuko dira obrak.

Obrek izan beharko dute 2020ko abenduaren 31 eta 2021eko abenduaren 31 artean plazaratuak. Edizio gastuek deialdiaren urtean egon beharko dute fakturaturik.

Eskabide bakarra aurkeztu beharko da aldi berean paperean eta formatu digitalean argitaratzen diren obretarako.

1. modalitatea: argitalpen enpresentzat eta profesionalentzat.

2. modalitatea: irabazi asmorik gabeko erakundeentzat.

Erabilgarri dauden kredituen barnean, deialdi honetan guztira zehaztutako gehieneko zenbatekoa: 41.000 euro.

1. modalitatea: 30.000 euro. Obra bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa, eta gehienez ere izanen da 10.000 euro liburuko.

2. modalitatea: 11.000 euro. Obra bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa, eta gehienez ere izanen da 6.500 euro liburuko.

Eskabideak aurkezteko tokia:

Eskabidea bide telematikoz aurkeztu beharko da, “Pertsona juridikoentzako dirulaguntzen eskabide elektronikoa” deritzon izapidearen bidez, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan (www.pamplona.es).

Administrazio publikoarekin harremanak elektronikoki izatera beharturik ez daudenek eskabideak aurkezten ahalko dituzte Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2, beheko solairua-Kondestablearen jauregia), haren erregistro osagarrietan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozeinetan. Halaber, aurreko paragrafoko izapide telematikoa ere erabiltzen ahalko dute.

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak hilabeteko epean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Iruñean, 2021eko urriaren 6ean.–Kultura eta Berdintasuneko zinegotzia, María García-Barberena Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2115015