246. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lanpostuen zerrenda aldatzea

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2021eko irailaren 20an:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen X. Tituluaren (Biztanle-kopuru handiko udalerrien antolaketa) 127.1.h) artikuluan xedatutakoaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio onestea, besteak beste, lanpostuen zerrenda, langileen soldatak –Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin bat–, behin-behineko langileen kopurua eta araubidea, eta berariaz beste organo bati emanak ez diren langileei buruzko bestelako erabakiak.

Espedientean dagoen Zoonosi eta Elikadura Ikuskaritzako Zerbitzuak berrantolatzeari buruzko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zuzendariaren txostena ikusirik, ondokoa erabaki da:

1. 106200-2 plaza –Albaitari kudeatzailea– birmoldatzea, 101103-14 plaza –Albaitaria– bilakatuz.

2. 101104-3 plaza –Farmazialaria– birmoldatzea, 101103-16 plaza –Albaitaria– bilakatuz.

3. 303700-4 plaza –Ofizial ikuskatzailea, C mailakoa– birmoldatzea, 101103-15 plaza –Albaitaria, A mailakoa– bilakatuz.

4. 406200 Lakiolari laguntzailearen hiru plazak (406200-1, 406200-2 eta 406200-3) eta 404600 Zoo txikiko laguntzailearen bi plazak (404600-1 eta 404600-3) birmoldatzea, 408400 Zoonosi-laguntzailearen 5 lanpostu bilakatuz, xehetasun hauekin bat: 408400-1, 408400-2, 408400-3, 408400-4 eta 408400-5.

5. 302600-2 plaza –Elikagai industriako goi-mailako teknikaria, C mailakoa– birmoldatzea, 408400-6 plaza –Zoonosi-laguntzailea, D mailakoa– bilakatuz.

6. 306600-1 lanpostuaren izena –Animaliak Hartzeko Zentroko arduraduna– aldatzea, 306600-1 lanpostua –Zoonosiko arduraduna– bilakatuz.

7. Zoonosiko arduradunaren lanpostura sartzeko titulazioa aldatzea, honekin bat: Abeltzaintzako eta Animalien Osasunari Laguntzeko goi-mailako teknikaria edo maila bereko edo goragoko titulu ofiziala, zeinak barne hartuko baititu abeltzaintza-ekoizpenaren konpetentzia orokorra, albaitari-taldeak laguntzea, eta honako hauei buruzko planak: ekoizpena, kalitatea, osasuna eta animalien ongizatea, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren babesa.

8. Paragrafo berri bat eranstea plantilla organikoa betetzeko arau osagarrietako 4. puntuan, testu honekin bat: “Alorreko zuzendaritzak hilero txostena egin ondoren, erreferentziako hilabetean, Taconerako gorabeherei 22:00ak arte arreta emanen dieten Zoonosi-laguntzaileen bi lanpostuek lanaldiaren luzapeneko osagarria jasoko dute”.

9. Erabaki hau argitara ematea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2021eko irailaren 20an.–Tokiko Gobernu Batzarreko zinegotzi-idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2114976