236. ALDIZKARIA - 2021eko urriaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

81/2021 FORU DEKRETUA, irailaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla benetan dituzten beharretara moldatzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek burutza jakin batzuk betetzeko betebeharrei buruz planteatu dituzten aldaketak jaso dira. Aldaketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko irailaren hogeita bederatzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia:

–Fotokonposizioko ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Sarrigurenen duena, eta plantilla organikoan 964 zenbakia.

–Sistema informatikoetako teknikari-ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 848 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

UNIBERTSITATEKO, BERRIKUNTZAKO ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusia:

–Sistema informatikoetako goi mailako teknikariak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, destinoa Sarrigurenen dutenak, eta plantilla organikoan 11261 eta 11262 zenbakiak.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

LURRALDE ANTOLAMENDUKO, ETXEBIZITZAKO, PAISAIAKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia:

–Arkitektoak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 11263 zenbakia duena.

3. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza batzuei esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza horiek merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete beharko dituzten berariazko betebeharrak:

LEHENDAKARITZAKO, BERDINTASUNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

Protokolo Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9340.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A, B edo C.

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia:

Turismoko Produktuen eta Lurralde Jasangarritasunaren Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9332.

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

Bi.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen ekainaren 18ko 73/2019 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, burutza bati esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete behar dituzten berariazko betebeharrak:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

Mantentze-lanen Bulegoko burutza.

Lanpostu zenbakia: 35069.

Berariazko betebeharrak:

Maila: A edo B.

Gidabaimena: B.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2021eko irailaren 29an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2114385