229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-P-282

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko uztailaren 13an emandako ebazpenaren bidez, Alicia Herzog Yruretagoyenari eta Fernando Uceda Gálvezi ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, Aragón ibaiaren ezkerraldean dagoen putzu batetik ura hartzeko, ur-ibilguen polizia-eremutik kanpo, lur azpiko ur-masa sailkatu batetik kanpo, Ribazoblanco alderdian, 12. poligonoko 40. lurzatian, Murillo el Cuendeko udal-mugartean (Nafarroa); urtean, gehieneko bolumena 29.420 m³-koa izanen da, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean, berriz, 2,5 l/s-koa. Ura 15,01 hektareako olibadi bat tantaka ureztatzeko erabiliko da, 12. poligonoko 17., 40., 42. eta 92. lurzatietan, aipatutako udal-mugartean berean. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko uztailaren 19an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2113826