229. ALDIZKARIA - 2021eko irailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2335/2021 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait funtzionario izendatzen dituena, liburutegiko arduradunaren lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 351/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2020ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 4koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1651/2020 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2020ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 27koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 28ko 2186/2020 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2020ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9koan.

Hautaprobak bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 17ko 1476/2021 Ebazpenaren bidez, betebeharrak frogatzeko epea ireki zen, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 1672/2021 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu dituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen direnak izenda daitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2021eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ekoan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, liburutegiko arduradunaren lanpostuetan aritzeko: María Inmaculada Nieto-Sandoval Delgado andrea, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako txanda murriztukoa; Roberto Cormenzana López eta Rosa María Ruesta García jaun-andreak, igoera txandakoak; María Cruz Sánchez Valero, Kenia Yordanka Mendoza Corría, Óscar De Julián Fernández, Isabel Muñoz Mouriño, Irene Francés García, María Belén Huarte Nagore, María Lourdes Mañeru Zunzarren, José Xabier Elduayen Esquíroz, Elena Arteta Ballarín, Eduardo Mayordomo Carrasco, Lourdes Jiménez Zozaya, Arkaitz Delgado Tobías, Izarchu Hualde Martínez, Yolanda Hernandez Bretones, Raquel Azcona Solano, Raquel Navarro Cuesta, Amaia García Ibáñez, María Ángeles Rodríguez Bosch, Jorge Juan Repolles Berriochoa, María Victoria Cía García, Iosune Ojer Torres, Javier Berrocal Pérez, Sabela Insua Pardo, Asier Urquía Fernández, M.ª Del Mar Celaya Azqueta eta Virginia Gallardo Llorente jaun-andreak, txanda irekikoak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek Liburutegi Zerbitzuaren bulegoetan hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza (Antonio Pérez Goyena pasealekua 3, 31008 Iruña), hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

IZEN-DEITURAK

TXANDA

LANP.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

HIZKUN.

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

Nieto-Sandoval Delgado, Maria Inmaculada

Desgaitasuna dutenentzako txanda

0007557

Kultura eta Kirol Departamentua

San Pedroko liburutegia. Iruña

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

X

Cormenzana Lopez, Roberto

Igoera txanda

0034917

Kultura eta Kirol Departamentua

Arrosadiko liburutegia. Iruña

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

X

Ruesta Garcia, Rosa

Igoera txanda

0010702

Kultura eta Kirol Departamentua

Alloko liburutegia

Funtzionarioa

Allo

Eremu ez-euskalduna

X

Sánchez Valero, María Cruz

Txanda irekia

0036332

Kultura eta Kirol Departamentua

Berriozarko liburutegia

Funtzionarioa

Berriozar

Eremu mistoa

X

Mendoza Corria, Kenia Yordanka

Txanda irekia

0032819

Kultura eta Kirol Departamentua

Antsoaingo liburutegia

Funtzionarioa

Antsoain

Eremu mistoa

X

De Julian Fernandez, Oscar

Txanda irekia

0034922

Kultura eta Kirol Departamentua

Zizur Nagusiko liburutegia

Funtzionarioa

Zizur Nagusia

Eremu mistoa

X

Muñoz Mouriño, Isabel

Txanda irekia

0010335

Kultura eta Kirol Departamentua

San Frantziskoko liburutegia. Iruña

Funtzionarioa

Iruña

Eremu mistoa

Euskara, C1

X

Frances Garcia, Irene

Txanda irekia

0034599

Kultura eta Kirol Departamentua

Zizur Nagusiko liburutegia

Funtzionarioa

Zizur Nagusia

Eremu mistoa

X

Huarte Nagore, Maria Belen

Txanda irekia

0007556

Kultura eta Kirol Departamentua

Agoizko liburutegia

Funtzionarioa

Agoitz

Eremu mistoa

X

Mañeru Zunzarren, Maria Lourdes

Txanda irekia

0011130

Kultura eta Kirol Departamentua

Garesko liburutegia

Funtzionarioa

Gares

Eremu mistoa

X

Elduayen Esquiroz, Jose Xabier

Txanda irekia

0010712

Kultura eta Kirol Departamentua

Mendigorriko liburutegia

Funtzionarioa

Mendigorria

Eremu mistoa

X

Arteta Ballarin, Elena

Txanda irekia

0032123

Kultura eta Kirol Departamentua

Leitzako liburutegia

Funtzionarioa

Leitza

(Eremu euskalduna)

Euskara, C1

X

Mayordomo Carrasco, Eduardo

Txanda irekia

0010710

Kultura eta Kirol Departamentua

Irunberriko liburutegia

Funtzionarioa

Irunberri

Eremu ez-euskalduna

X

Jiménez Zozaya, Lourdes

Txanda irekia

0010706

Kultura eta Kirol Departamentua

Kasedako liburutegia

Funtzionarioa

Kaseda

Eremu ez-euskalduna

X

Delgado Tobias, Arkaitz

Txanda irekia

0032709

Kultura eta Kirol Departamentua

Erriberriko liburutegia

Funtzionarioa

Erriberri

Eremu mistoa

X

Hualde Martinez, Izarchu

Txanda irekia

0010708

Kultura eta Kirol Departamentua

Fustiñanako liburutegia

Funtzionarioa

Fustiñana

Eremu ez-euskalduna

X

Hernandez Bretones, Yolanda

Txanda irekia

0034973

Kultura eta Kirol Departamentua

Azkoiengo liburutegia

Funtzionarioa

Azkoien

Eremu ez-euskalduna

X

Azcona Solano, Raquel

Txanda irekia

0010709

Kultura eta Kirol Departamentua

Leringo liburutegia

Funtzionarioa

Lerin

Eremu ez-euskalduna

X

Navarro Cuesta, Raquel

Txanda irekia

0010705

Kultura eta Kirol Departamentua

Caparrosoko liburutegia

Funtzionarioa

Caparroso

Eremu ez-euskalduna

X

Garcia Ibañez, Amaia

Txanda irekia

0031611

Kultura eta Kirol Departamentua

Lodosako liburutegia

Funtzionarioa

Lodosa

Eremu ez-euskalduna

X

Rodriguez Bosch, Maria Angeles

Txanda irekia

0010703

Kultura eta Kirol Departamentua

Andosillako liburutegia

Funtzionarioa

Andosilla

Eremu ez-euskalduna

X

Repolles Berriochoa, Jorge Juan

Txanda irekia

0010711

Kultura eta Kirol Departamentua

Melidako liburutegia

Funtzionarioa

Melida

Eremu ez-euskalduna

X

Cia Garcia, Maria Victoria

Txanda irekia

0010704

Kultura eta Kirol Departamentua

Arguedasko liburutegia

Funtzionarioa

Arguedas

Eremu ez-euskalduna

X

Ojer Torres, Iosune

Txanda irekia

0033662

Kultura eta Kirol Departamentua

Castejongo liburutegia

Funtzionarioa

Castejón

Eremu ez-euskalduna

X

Berrocal Perez, Javier

Txanda irekia

0010715

Kultura eta Kirol Departamentua

Valtierrako liburutegia

Funtzionarioa

Valtierra

Eremu ez-euskalduna

X

Insua Pardo, Sabela

Txanda irekia

0030754

Kultura eta Kirol Departamentua

Cortesko liburutegia

Funtzionarioa

Cortes

Eremu ez-euskalduna

X

Urquia Fernandez, Asier

Txanda irekia

0010713

Kultura eta Kirol Departamentua

Monteagudoko liburutegia

Funtzionarioa

Monteagudo

Eremu ez-euskalduna

X

Celaya Azqueta, M.ª Del Mar

Txanda irekia

0010707

Kultura eta Kirol Departamentua

Fiteroko liburutegia

Funtzionarioa

Fitero

Eremu ez-euskalduna

X

Gallardo Llorente, Virginia

Txanda irekia

0010714

Kultura eta Kirol Departamentua

Erronkariko liburutegia

Funtzionarioa

Erronkari

Eremu mistoa

X

Iragarkiaren kodea: F2112887