22. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

5/2021 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, merezimendu lehiaketarako deia egiten duena lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan bete daitezen Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ).

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ) ekainaren 3ko 115/2002 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, helburu hauek betetzeko asmoz: irakasleen hizkuntza maila hobetzeko jarduerak antolatzea, Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko deialdiak antolatzea, euskararen eguneratzearen eta gramatika erabileren gainean aholku ematea ikastetxeei eta Nafarroan euskara irakasteko eskura dauden baliabide didaktikoak kudeatzea. Zentroaren lan eremuak Nafarroako Foru Komunitate osoa hartzen du.

Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren bidez, arautzen da nola bete Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako lanpostuak. Haren 3. artikuluan adierazten da ezen Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketen deialdiak eginen dituela Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) irakasleen lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Zentroa zein gairi lotuta dagoen, haren gaineko eskumena duen organoak proposaturik eginen dira deialdiak.

Behin Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak proposamena egin duelarik ikasturte honetan zentro horietarako zenbait lanposturen deialdia egiteko, bidezkoa da merezimendu lehiaketaren deialdia onestea Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Merezimendu lehiaketaren deialdia onestea Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

MEREZIMENDU LEHIAKETAREN DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenbizikoa.

Merezimendu lehiaketaren deialdia egiten da lanpostu hauek zerbitzu eginkizunetan bete daitezen Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ), deialdi honetan ezartzen diren zehaztapenei jarraikiz:

BARRUTIA

LANPOSTUA

LANPOSTU KOPURUA

–Hizkuntz Egiaztapena eta Zuzenketa (1)

–Prestakuntza (1)

Maisua/Maistra, Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

2

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintza orokorrak.

Deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

–Irakasle funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea eta, egitura organikoaren eta eginkizunen ondorioetarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende egotea.

–Jardunean egotea 2021eko irailaren 1ean.

Orobat, ebazpen honen I. eranskinean lanpostu bakoitzerako eskatzen diren berariazko baldintzak bete beharko dituzte izangaiek.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek parte hartzeko eskabidea Nafarroako Gobernuaren www.nafarroa.eus web orrian eskuratu eta, bete ondoren, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduta, eta, horrekin batera, ebazpen honen III. eranskinean dagoen merezimenduen baremoan aipatzen diren frogagiriak, salbu eta argitalpenei buruzkoak, oinarri honen 2. puntuan ezarritakoaren arabera aurkeztuko baitira.

Parte hartzeko baldintzak betetzen direla ofizioz egiaztatuko du Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak, izangaien espediente pertsonalaren arabera. Izangaiek EGA edo titulu baliokide baten jabe direla frogatzeko dokumentazioa baizik ez dute aurkeztu beharko, non eta jadanik zerbitzu orrian jaso ez den.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden eta epe horretan aurkezten diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

Betebehar bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.

2. Interesdunek aurkeztu nahi dituzten merezimendu edo/eta baldintzen kopia eskaneatuak aurkeztuko dituzte Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduko zaizkio; argitalpenak, berriz, aurrez aurre aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

3. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial berekian idatzitakoak, euskarazkoak eta atzerriko hizkuntzen egiaztagiri edo titulazioak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko hamar egun balioduneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Izangaiak onartzea.

1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratuko ditu lanpostu bakoitzerako Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus). Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak ere agertuko dira.

Aipatu ebazpena argitaratuta, ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

Zerrenda horien kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako idazki baten bidez, hamar egun balioduneko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Epea amaitu eta gero, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak ebazpena emanen du, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak ezagutarazteko. Baztertu direnen kasuan, baztertzeko arrazoia zein izan den adieraziko da.

Aipatu ebazpena argitaratuta, interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horretan aurkezpen ekitaldia egiteko eguna eta tokia finkatuko dira.

Seigarrena.–Hautapen sistema.

1. Hautapen sistemak bi zati ditu:

a) Lehen zatian, izangaiak eskuratu nahi duen lanpostuaren eginkizunei lotutako proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko du, ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren zehaztapenekin bat.

Izangai bakoitzak epaimahaiari azaldu beharko dio proiektua, ahoz, 30 minutuz gehienez. Gero, epaimahaiak eginen dizkion galderak erantzun beharko ditu, ahoz, 15 minutuz gehienez.

Proiektuaren aurkezpena eta defentsa baloratzeko, 0tik 10era bitarteko puntuazioa emanen zaio, eta gutxienez 5 puntu lortzen ez dutenak baztertuko dira.

Lortzen den puntuazioa epaimahaiko kideek emandakoen batezbesteko aritmetikoa izanen da, milarenera biribilduta.

b) Bigarren zatian merezimenduak baloratuko dira, ebazpen honen III. eranskinean ezarritako merezimenduen baremoari jarraikiz, eta gehienez 10 puntu emanen dira.

Hautapen prozeduraren lehenbiziko zatia gainditzen duten izangaien merezimenduak bakarrik baloratuko dira.

Epaimahaiei dagokie izangaien merezimenduak baloratzeko ardura. Nolanahi ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak izangai bakoitzak egindako zerbitzuen berri emanen die epaimahaiei, merezimenduen baremoko I. ataleko balorazioaren ondorioetarako.

2. Prozedura hasteko, izangaiak epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dira eta proiektuaren kopia bat emanen diote. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren edo proiektuaren kopia ematen ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira, eta ez da zilegi izanen beste pertsona batzuk haien ordez agertzea.

Aurkezpen ekitaldira joateko deia Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez eginen zaie izangaiei, prozeduran lanpostu bakoitzerako onartzen diren izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpen berean hain zuzen, zeina Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko baita (www.nafarroa.eus) gutxienez 48 ordu lehenago. Ebazpen horretan epaimahaien aurreko jarduketa noiz, zer ordutan eta non hasiko den adieraziko da.

3. Behin epaimahaien aurreko jarduketak hasita, izangaiei egin beharreko hurrengo deiak Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dituzte epaimahaiek.

Izangaiak proiektuaren defentsan aritzeko hurrenkera alfabetikoki hasiko da, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren otsailaren 21eko 66/2020 Ebazpenean ezarritakoaren arabera egiten den zozketan ateratzen den letrarekin hasten den lehen abizenekoekin.

4. Izangaien balorazioa bukaturik, epaimahaiek Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) argitaratuko dituzte izangai bakoitzak proiektuaren aurkezpenean eta defentsan lortutako behin-behineko kalifikazioak, eta, hala badagokio, merezimenduen baremoko puntuazioak adierazita.

Berdinketak hausteko, irizpide hauek erabiliko dira bata bestearen atzetik:

–Proiektuaren aurkezpenean eta defentsan lortutako puntuazio handiena.

–Ataletan eta azpiataletan lortutako puntuazio handiena, merezimenduen baremoan agertzen den hurrenkerari jarraikiz.

Berdinketak jarraitzen badu, oinarri honen 3. atalean aipatzen den letra-zozketaren emaitza hartuko da aintzat.

Kalifikazioen kontra izangaiek erreklamazioak aurkezten ahal dizkiote Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari, argitara eman eta biharamunetik hasita bi egun balioduneko epean.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiek behin betiko kalifikazioak bidaliko dizkiote Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, proiektuaren aurkezpenean eta defentsan lortutako puntuazioak, eta, hala badagokio, merezimenduen baremoko puntuazioa adierazita, eta Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.nafarroa.eus) argitaratuko dira. Era berean, prozeduraren espediente osoa igorriko da.

5. Deialdi honen xedeko zerbitzu eginkizunak Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez emanen dira, izangaiak hautatzen diren ordenaren arabera.

Zazpigarrena.–Epaimahaiak.

1. Epaimahai bat eratuko da, ondoren adierazten direnez osatutakoa, deitutako lanpostuetarako izangaiak ebaluatzeko:

–Epaimahaiburua: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko zuzendaria.

–Epaimahakidea: Unibertsitateaz Kanpoko Irakasleen Batzordeak izendatutako pertsona bat.

–Epaimahaikide-idazkaria: Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko EGAren Bulegoko burua.

2. Beharrezkoa izanez gero, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenez, epaimahaia osatzeko ordezkoak izendatuko dira.

3. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude. Era berean, egoera horietako bat gertatzen bada, errekusatuak izan daitezke.

4. Deialdi honetan ezarria ez dagoen guztian, epaimahaien eraketari, jarduketari eta funtzionamenduari dagokienez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era bitartekoetan kide anitzeko organoei buruz jasotako araudiari jarraikiko zaio.

5. Epaimahaiek beren ohiko lan ordutegiaren barruan lan eginen dute.

Zortzigarrena.–Zerbitzu eginkizunen araubidea.

1. Zerbitzu eginkizun hauek, hasiera batean, bi ikasturte oso iraunen dute, 2021eko irailaren 1ean hasita.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, zerbitzu eginkizunean dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko diote zentroko zuzendariari. Memoria hori zentroko zuzendariak eta gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Memoriaren balorazioa Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

2. Aurreko atalean aipatzen den bost urteko aldia bukaturik, baldin eta baliabide zentro berean edo irakasleei laguntzeko zentro batean lanpostu baten jabetza bigarren aldiz eta jarraian hartzen bada deialdi bidez, bukatu eginen da hautagaiak behin betiko betetzen zuen irakasle plazaren erreserba.

Zerbitzu eginkizunak bukaturik, ukitutako irakasleek lehentasunezko eskubidea izanen dute destinoa lortzeko beren azken behin betiko destinoko herriko edo eskualdeko ikastetxeetan.

3. Deialdi honen ondorioz ematen diren zerbitzu eginkizunak arrazoi hauetako batengatik bukatuko dira:

a) Aldi jakin baterako eman zirelako eta aldi hori bukatu delako.

b) Ikastetxea kendu edo aldatu delako kentze edo aldatze horrek kalteturiko zerbitzu eginkizunen jarraitutasuna galarazten badu.

c) Interesdunak berariaz uko egiteagatik.

d) Gerora sortutako arrazoiak, honako hauen ondorioz: lanpostua betetzeko gaitasun edo egokitasun falta, langilearen errendimendu eskasak agerian uzten duelako ezin dituela emandako eginkizunak eraginkortasunez bete.

Aipatu arrazoi horiengatik zerbitzu eginkizunak bukatu aurretik, deialdia proposatu duen organoak txosten arrazoitu baten bidez eskatuko dio Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari hasiera eman diezaiola zerbitzu eginkizunak bukatzeko prozedurari.

Prozedura Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez hasiko da. Ebazpena zentroko zuzendaritzak igorritako txostenarekin batera igorriko da deialdia proposatu duen organora, honek egoki iritzitako jarduerak egin ditzan, interesdunari eta Langile Irakasleen Batzordeari entzunaldia eman ondoren.

Bidezko jarduketak egin ondoren, deialdia proposatu duen organoak langileen gaitasuna edo lanposturako egokitasuna baloratzeko txostena prestatuko du, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari igorriko dio.

Txosten hori negatiboa bada, zerbitzu eginkizunei bukaera emanen zaie Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

e) Jarduneko zerbitzua ez den zeinahi beste egoera administratibotara pasatzea.

f) Administrazioan beste lanpostu baterako izendatua izatea.

g) Langileari beste zerbitzu eginkizun bat eman izatea, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barnean zein beste edozein administrazio publikotan.

Behar bezala justifikatutako aparteko kasuetan izan ezik, zerbitzu eginkizunak aurreikusitako epea baino lehen bukatzen badira b eta c letretan aurreikusitako arrazoiren bat suertatzeagatik, ikasturtearekin batera bukatu beharko da zerbitzualdia.

4. Zerbitzu eginkizunak hasi baino lehen aurreko atalean aurreikusitako arrazoi bat (a eta d letretakoak izan ezik) gertatzen denean, ez da zerbitzu eginkizunetarako baimenik emanen.

5. Zerbitzu eginkizun hauek ez dira bateragarriak maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan ezarritako baimenekin (haren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezarri ziren).

Horrenbestez, funtzionarioak horrelako baimenen bat esleiturik badu baina oraindik hasi ez baldin bada, baimenari uko egin beharko dio, baldin eta deialdi honetan ezarritako zerbitzu eginkizunak onartzea nahi badu. Orobat, funtzionarioari zerbitzu eginkizunak onartu bazaizkio edo jadanik zerbitzu eginkizunetan ari bada eta aipatutako baimenen bat eskatzen badu, baimena ukatuko zaio.

6. Deialdi honetan izangai bat ere ez hautatzeagatik hutsik gelditzen diren lanpostuak zerbitzu eginkizunen bidez betetzen ahalko dira ikasturte baterako, organo eskudunak proposatuta.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta berau aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 11n.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

EIBZko lanpostuetarako berariazko betebeharrak

BARRUTIA

LANPOSTUA

BALDINTZAK

Hizkuntz Egiaztapena eta Zuzenketa (1)

Maisua/Maistra, Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa.

Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea (Nafarroa)

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

Prestakuntza (1)

Maisua/Maistra, Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakaslea

Eskabideak aurkezteko azken egunean gutxienez 3 urteko irakasle esperientzia izatea karrerako funtzionario gisa.

Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea (Nafarroa)

EGA titulua edo baliokideren bat izatea

II. ERANSKINA

Hautapen sistemaren eta lanpostuen zehaztapenak

1.–Proiektuaren edukia eta ezaugarriak.

Interesa dutenek lan proiektu bat aurkeztuko dute, eskuratu nahi duten lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko plan arrazoitu bat jasoko duena. Proiektuan, gutxienez, atal hauek sartuko dira:

a) Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak dituen eginkizunen eta antolaketaren analisi pertsonala, baita hura osatzen duten arloetatik esku hartzeko moduena ere. Atal honetan 2,5 puntu emanen dira gehienez.

b) Jarduteko plan pertsonalizatua: eskuratu nahi den lanpostutik eta haren arlotik abiaturik. Atal honek luzeena izan beharko luke. Gehienez ere 6,5 puntu emanen dira.

c) Zer material bibliografiko eta bestelako material proposatzen den lortu nahi den lanpostuan eta haren arloan eginkizunak gauzatzeko. Atal honetan puntu 1 emanen da gehienez.

Proiektuak 25 orrialde izanen ditu gehienez ere (eranskinak barne, horrelakorik badago), alde batetik idatziak, DIN A-4 tamainan, lerroarte bikoitzarekin eta Arial 11 letra erabiliz. Euskaraz idatzita aurkeztu beharko da, eta ahozko defentsa ere hizkuntza horretan eginen da.

Eskatzaile eta eskatutako lanpostu bakoitzeko proiektu bat aurkeztu beharko da. Proiektu bakoitza kasuan kasuko arloari buruzkoa izanen da, eta dagozkion lan edukien arabera zehaztuko da.

2.–Lanpostuaren eginkizunak.

115/2002 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren eginkizun orokorrak honako hauek dira, eta, beraz, lan proiektuaren a) atala horien gainean izanen da:

a) Hizkuntza eguneratzeko eta hobetzeko ikastaroak antolatzea eta ematea, euskaraz irakasten duten irakasleei zuzenduak.

b) Irakasleentzako berariazko ikastaroak antolatzea eta ematea, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasteari buruzkoak.

c) Euskal Hizkuntza eta Literatura arloko curriculuma garatzeko proposamenak prestatzea.

d) Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko deialdiak antolatzeari dagokionez, EGAren Batzorde Ofizialak eta Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak haren esku uzten dituen eginkizunak gauzatzea.

e) Euskararen egungo gramatika eta estilo erabilerak hedatzea, eta hezkuntza arloko terminologiari eta ikastetxeen beharrei egokitzea.

f) Ikastetxeetan erabili ohi diren idazki ereduak biltzea, gainbegiratzea, erredaktatzea eta itzultzea, hezkuntza komunitatearen eskura jartzeko, eta ikastetxeei eta irakasleei testuak prestatu eta itzultzeko lanetan aholkua ematea, euskara idatziaren maila hobetzeko.

g) Euskarazko irakaskuntzari loturiko funts dokumental, bibliografiko eta teknologia berriei buruzkoa sortzea, eguneratzea eta kudeatzea, gero irakasleek kontsulta dezaten.

h) Euskararen irakaskuntzaren gaineko esperientziak eta ikerketa-lanak sustatzea.

i) Euskarazko hizkuntza baliabideak hartu, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin lankidetza hitzarmenak bultzatzea.

j) Zentroaren eginkizunak egoki betetzearren, agintzen zaion eginkizun oro.

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak garatzen dituen eginkizunak, eta, beraz, lan proiektuaren b) atalean aintzat hartu beharrekoak, honako hauek dira:

Prestakuntza Arloan:

–Euskaraz irakasten duten irakasleen euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaro trinkoak eta estentsiboak antolatzea eta ematea.

–Irakasleentzako berariazko ikastaroak antolatzea eta ematea, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasteari buruzkoak.

–Prestakuntza ikastaroak diseinatzea eta ematea, eta ikastaro berrien proposamena egitea, bere eskumenen esparruan (batez ere, Euskararen Didaktika A ereduan).

–Ikasmaterialak sortzea eta biltzea, arloko curriculuma garatu eta betearazteko.

–Ikasmaterialak eta hizkuntza testuak sortzea, irakasleen euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko, edo ikastetxeetan erabiltzeko (batez ere A ereduan).

–Hezkuntza Departamentuak agintzen dion eginkizun oro egitea.

Hizkuntz Egiaztapenaren eta Zuzenketaren Arloan:

–Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko probak antolatzea: azterketetan erabiliko diren ariketak prestatzea, EGA azterketari lotutako organo ofizialetan parte hartzea, etab.

–EGA agiria eskuratzeko azterketen funts dokumentala sortzea.

–Informazioa biltzea arlo hauetan: hizkuntz arauen eguneratzea, estilo arauak eta hezkuntza arloko oinarrizko terminologia.

–Euskararen egungo gramatika eta estilo erabilerak hedatzea, eta hezkuntza arloko terminologiari eta ikastetxeen beharrei egokitzea.

–Ikastetxeetan erabilitako idazki ereduak biltzea. Horiek gainbegiratzea, eta eredu berriak sortzea, hezkuntza komunitateko kideen eskura jartzeko.

–Euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea ikastetxeetako irakasleei eta administrazio arloko langileei.

–Irakasleei aholkua ematea euskarazko ikasmaterialak sortzen ari direnean. Aholkua bi esparruotan emanen da: batetik, hizkuntz zuzenketa, eta bestetik, hezkuntza arloko terminologia zuzen erabiltzea.

–Hezkuntza Departamentuak agintzen dion eginkizun oro egitea.

Informazioaren eta Baliabideen Arloan:

–Euskararen irakaskuntzari lotutako funts dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea, zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea.

–Harremanak izatea aurreko eginkizuna duten beste entitate edo zerbitzu batzuekin.

–Arduratzea Baliabide Zentroko informatikako ekipoen eta ikus-entzunezko ekipoen koordinazioaz eta mantentze-lanez, informatika sareaz, gorabeherak konpontzeko laguntza teknikoaz, instalatutako ekipoetako material informatikoaren eta ikus-entzunezkoen erabilera zuzenaz eta autoikaskuntza gelaren erabileraren koordinazioaz.

–Baliabideen Zentroaren webgunea eguneratu eta mantentzeaz arduratzea.

–Baliabide Zentroak eskainitako on-line ikastaroen inguruko foroen eta berri-taldeen ardura teknikoa hartzea.

–Informatika aplikazioak diseinatzea eta garatzea.

–Hezkuntza Departamentuak agintzen dion eginkizun oro egitea.

3.–Antolaketa.

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko lanpostu guztien esparrua probintziala da, eta zentroko lanpostu bat eskuratzen duten pertsonek, funtsean, ezarrita dauden hiru arloetako batean jardunen dute, hots: Prestakuntza Arloan, Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren Arloan eta Informazioaren eta Baliabideen Arloan.

Lanpostu jakin bati atxikita egonen badira ere, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan aritzen diren langileek zentroko beste arlo batzuetan egin dezakete lan, oso-osorik edo partez, zentroaren urteko lan planaren arabera.

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremazioa (EIBZ)

Merezimenduen baremoko puntuazioa, guztira: 10 puntu

I.–Irakaskuntzako esperientzia (5 puntu gehienez):

Karrerako funtzionario gisa egindako irakaslana baloratzean, 0,48 puntu emanen dira zerbitzu urte bakoitzeko, deialdiaren azkeneko egunean kontatuta. Deialdian parte hartzeko eskatzen diren hiru urteak ez dira inola ere baloratuko.

Hilabete osoko 0,04 puntu emanen dira, eta hondarreko egunak ez dira kontuan hartuko.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen frogagiria.

II.–Beste merezimendu batzuk (gehienez ere 5 puntu):

2.1. Etengabeko prestakuntza (2 puntu gehienez):

2.1.1. Gaindituta izateagatik euskarazko edo euskararen irakaskuntzarekin zuzeneko lotura duten prestakuntza jarduerak, hezkuntza administrazioekin lankidetza-hitzarmena sinatua dutenak: egiaztatutako 10 orduko, 0,05 puntu. Gehienez ere puntu bat.

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan –eta ez ordutan– adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

Hezkuntzako administrazio publiko batek edo unibertsitateek jarduerez emandako ziurtagiriaren fotokopia aurkeztu beharko da, edo, halakorik ezean, kasuko hezkuntza administrazioak jarduerak aitortu edo homologatzea, eta agiri horretan berariaz agertuko da jardueraren kreditu kopurua edo zenbat ordu iraun duen.

2.1.2. I. eranskinean adierazten den lanpostuarekin zerikusi zuzena duten prestakuntza eta hobekuntza jarduerak emateagatik (irakasle gisa duen lanalditik kanpora, bere lanpostuari berez dagozkion eginkizunekin zerikusirik izan gabe): egiaztatutako 5 orduko, 0,1 puntu. Gehienez ere puntu bat.

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 5 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan –eta ez ordutan– adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

Hezkuntzako administrazio publiko batek edo unibertsitateek jarduerez emandako ziurtagiriaren fotokopia aurkeztu beharko da, edo, halakorik ezean, kasuko hezkuntza administrazioak jarduerak aitortu edo homologatzea, eta agiri horretan berariaz agertuko da jardueraren kreditu kopurua edo zenbat ordu iraun duen.

2.2. Ikerketa eta berrikuntza jarduerak, eta beste jarduera batzuk (gehienez ere puntu 1):

2.2.1. Parte hartzeagatik euskararen edo euskarazko irakaskuntzarekin lotura duten ikerketa eta berrikuntza jardueretan: jarduera bakoitzeko 0,25 puntu.

Ikerketa edo berrikuntza proiektuetan parte hartu izana frogatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, kasuko hezkuntza administrazioak emandakoak.

2.2.2. Ikerketa eta berrikuntza jarduerak koordinatzeagatik, euskararen edo euskarazko irakaskuntzarekin lotura dutenak: jarduera bakoitzeko 0,50 puntu.

Ikerketa edo berrikuntza proiektuak koordinatu izana frogatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, kasuko hezkuntza administrazioak emandakoak.

2.2.3. Parte hartzeagatik euskararen edo euskarazko irakaskuntzarekin lotura duten biltzar, simposium edo jardunaldietan aurkeztutako txosten, komunikazio edo paneletan: jarduera bakoitzeko 0,25 puntu.

Aipatutako jardueretan parte hartu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

2.2.4. Euskararen edo euskarazko irakaskuntzarekin zerikusia duten argitalpenen egilea izateagatik: argitalpen bakoitzeko 0,25 puntu gehienez.

Argitalpenaren jatorrizko ale bat aurkeztu beharko da. Ondorio horietarako soilik baloratuko dira ISBNa, ISSNa edo lege gordailua duten argitalpenak.

2.3. Prestakuntza akademikoa (3 puntu gehienez):

2.3.1. Graduondoak, doktoretza eta aparteko sariak:

–Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, baldin eta titulu horiek irakaskuntzako bere kidegoan sartzeko baldintza gisa eskatu ez badira: 1 puntu.

–Doktore titulua izateagatik: 1 puntu.

Tituluaren ziurtagiria edo, hala badagokio, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Ikertzeko nahikotasunari edo Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomari dagokionez:

  • Unibertsitatearen ziurtagiria, ikertzeko nahikotasuna aitortzen duena, eskuratuta izanez gero urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren arabera.
  • Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma, eginak izanez gero apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera.

2.3.2. Unibertsitateko beste titulu batzuk:

Unibertsitateko titulazio ofizialak, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatutakoez apartekoak, honela baloratuko dira:

–Lehen zikloko titulazioak: diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulu bakoitzeko edo legez horien baliokide den titulu bakoitzeko, eta lizentzia, arkitektura edo ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketengatik: 1 puntu.

Azpiatal honetan ez dira behin ere baloratuko izangaiek aurkezten dituzten mota horretako lehen tituluak edo ikasketak.

–Bigarren zikloko titulazioak:

lizentzien, ingeniaritzen, arkitekturen edo unibertsitateko gradudun titulu ofizialen bigarren zikloko ikasketengatik edo legez horien baliokide diren tituluengatik: 1 puntu.

Bigarren ziklokoak bakarrik diren tituluak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo bat bezala baloratuko dira bakarrik.

Bere kidegoan sartzeko baldintza diren eta alegatutako tituluen fotokopia aurkeztu behar da, bai eta merezimendu gisa aurkezten dituen guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Gradudun titulua ez da baloratuko baldin eta titulu hori lortu bada ikasketa-arlo bereko unibertsitateko titulu bat (diploma edo lizentzia) daukatenentzat bideratutako egokitzapen ikastaro bat eginez.

Titulazio berean oinarritzen diren espezialitateak ez dira titulu desberdintzat hartuko. Titulu berari dagozkion aipamenak ez dira gradutzat hartuko.

Titulazioak atzerrian lortu badira, titulazio horien fotokopia aurkeztu beharko da, homologazioa egiaztatzen duen agiriarekin batera.

2.3.3. Araubide bereziko irakaskuntzetako eta berariazko lanbide heziketako titulazioak:

–Musikako edo Dantzako titulu profesional bakoitzeko: 0,5 puntu.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulu bakoitzeko: 0,2 puntu.

–Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulu bakoitzeko: 0,2 puntu.

–Goi mailako kirol teknikari titulu bakoitzeko: 0,2 puntu.

Tituluaren ziurtagiria edo, hala badagokio, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

2.4. Euskararen, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutza egiaztatzeko titulazioak (2 puntu gehienez):

Euskara (C2 maila baino ez da meritu gisa baloratuko), ingelesa, frantsesa edo alemana jakitea frogatzen duen ziurtagiria, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuarekin bat, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan jaso zen bezala (Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 28ko 184/2011 Foru Aginduaren eta apirilaren 10eko 30/2018 Foru Aginduaren bidez aldatua):

–C2 edo baliokidea: 1 puntu.

–C1 edo baliokidea: 0,75 puntu.

–B2 edo baliokidea: 0,50 puntu.

Merezimendu gisa alegatutako egiaztagiriaren fotokopia aurkeztuko beharko da, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Hizkuntza bakoitzean, maila altueneko ziurtagiria bakarrik hartuko da kontuan.

Ez da beharrezkoa hizkuntza gaitasunen egiaztagiriak gaztelaniara itzultzea.

Iragarkiaren kodea: F2100444