2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN MARTIN UNX
Hiri-jarduketarako plan berezia, 4. poligonoko 607. lurzatian. Hasierako onespena
Udal honek, 2021eko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat San Martin Unxko 4. poligonoko 607. lurzatian, Borja Reta Ojerrek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroan editatutako egunkarietan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
San Martin Unxen, 2021eko irailaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2113334