202. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

894/2021 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 427/2016 Ebazpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluak xedatzen duenez, zerbitzuko zuzendariak, ataleko buruak, bulegoko buruak eta beheragoko beste unitate batzuetako buruak hierarkikoki zer organoren mende dauden, horrek izanen du haien ordezkoak izendatzeko eskumena, berariazko araudirik ez badago. Hori aplikatuko da kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan edo eri daudenean edo aldi baterako ezintasunen bat dutenean.

Artikulu horretako 6. apartatuaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, salbu kasu jakin batzuetarako izendatzen direnena.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 427/2016 Ebazpenaren bidez, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatu ziren. Ebazpen horren 2. puntuan adierazten da Abeltzaintzako zuzendariaren kargua hutsik dagoenean edo titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean honako hauek ordezkatuko dutela, aldi baterako, hurrenkera honen arabera: 1. Animalien Osasunaren Ataleko buruak, 2. Animalien Ekoizpen Ataleko buruak eta 3. Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Ataleko buruak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren 33. artikuluak Abeltzaintza Zerbitzuaren egitura ezartzen du, eta beste atal bat gehitzen dio egiturari: Animalien Ongizatearen Atala. Horregatik, bidezko ikusten da Animalien Ongizatearen Ataleko burua laugarren aukera modura sartzea aldi baterako ordezkapenak egiteko hurrenkeran.

Adierazitakoarekin bat, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidanak,

EBAZTEN DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 427/2016 Ebazpenaren 2. puntua aldatzea, honela idatzita uzteko:

Abeltzaintzako zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:

1.–Animalien Osasunaren Ataleko burua.

2.–Animalien Ekoizpenaren Ataleko burua.

3.–Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Ataleko burua.

4.–Animalien Ongizatearen Ataleko burua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 12an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2112589