20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2980/2020 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena 233/2020 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori AFAPNA sindikatuak jarri zuen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

AFAPNA sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren uztailaren 21eko 103E/2020 Foru Aginduaren aurka, zeinaren bidez ezetsi baitzen Juan Carlos Laborea Viela jaunak, AFAPNA sindikatua ordezkatuz, jarritako gora jotzeko errekurtsoa, 2019ko otsailaren 2an egindako eskaeraren administrazio isiltasunaren bidezko ezespenaren aurkakoa. Eskaera horren helburua zen zortzi urteko antzinatasunarekin graduren bat aitortua duten funtzionarioei aitortzea eta ordaintzea graduaren ordainsaria, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako atzerako eraginarekin, bai eta dagozkion legezko interesak ere.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 233/2020 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori AFAPNA sindikatuak jarri zuen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta AFAPNA sindikatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Cristina Zozaya Iribarren.

Iragarkiaren kodea: F2015984