20. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Aldaketa Udal Planeko egiturazko determinazioetan
(Jurramendiko paisaia). Behin-behineko onespena

Iguzkitzako Udalak, 2020ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin-behineko onespena ematea egiturazko aldaketa egiteari Iguzkitzako Udal Planean, bere udal-mugartean Jurramendiko paisaia berezia mugatzeko. Aldaketaren xedea da paisaia berezia mugatzea eta eremu horretan lurzoru urbanizaezinaren gaineko araudia definitzea. Agiriak paisaia bereziaren mugak ezartzen ditu eta araudia definitzen du, paisaia aldetik babestu beharreko balioetan eta paisaian gertatzen diren ukipenetan oinarrituta.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan xedaturik dagoena aplikatuz (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egon zen hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11n, argitaratu ondotik; eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu.

Espedientea, beraz, Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.

Iguzkitzan, 2021eko urtarrilaren 11n.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2100376