196. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, “Aldane” 52 MW-eko haize-parkearen
eta energia ateratzeko haren azpiegituraren aurretiazko administrazio baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen eskaerari buruzkoa

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, “Aldane” izeneko 52 MW-eko haize-parkearen aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen-inpaktuaren azterketa egitekoa. Hona eskaeraren ezaugarri nagusiak:

–Eskatzailea: Green Capital Development 113 SL, helbidea duena Marqués de Villamagna 3, 5. solairuan, 28001 Madril.

–Eskaeraren xedea: “Aldane” 52 MW-eko haize-parkearen eta energia ateratzeko haren azpiegituraren aurretiazko administrazio baimena eman eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiteko eskaera.

–Organo eskuduna: aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusia da.

–Tramitazio organoa: Tramitazio organoa: Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala. Alegazioak arlo funtzional horri zuzenduko zaizkio, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan, helbide honetan: Merindadeen plaza, z.g., 31071, Iruña.

–Instalazioen deskribapena: Proiektuaren xede den haize-parkea Lezaun, Deierri eta Gesalazko udal-mugarteetan egonen da, eta energia ateratzeko haren azpiegitura komuna, berriz, Lezaun, Gesalatz, Goñi, Etxauri, Oltza eta Orkoiengo udal-mugarteetan, Nafarroan.

Instalazioen ezaugarriak hauek dira:

Haize-parkea: 13 haize-sorgailu, 4 MW-ekoak; 90 eta 102,5 metro arteko altuera dute abatzek eta 155 metroko diametroa palek. Jarri beharreko potentzia, guztira, 52 MW-ekoa da, elkarkonektatzeko 30 kV-eko lineekin.

30/220 KV-eko Aldane TAE: Transformazio azpiestazioa, 55 MVA-ko 220/30 kV-eko potentziako transformadorearekin.

220 KV-eko GTAL, Aldane TAE-200 kV-eko Promotores Orcoyen TAE: 220 kV-eko aireko linea, 25120 metro luze dena. Lehen tartea airekoa izanen da, LA-280 DUPLEX motako eroale batekin. Bigarren tartea, berriz, lurpekoa, 1600mm²-ko AI XLPE eroaleez osatua.

220 KV-eko Promotores Orcoyen TAE: Azpiestazio honek bi tentsio maila izanen ditu: batetik, 30 kV-eko maila bat, eta bestetik parkearen ebakuaziorako tentsio maila bat, 220 kV-ekoa. Maila horiek honela gauzatuko dira, hurrenez hurren: 30 kV-eko barne parke bat, eta aire zabaleko 220 kV-eko parke bat, helburu duena energia ateratzea 220 KV-eko goi tentsioko lurpeko linea baten bidez honako haize-parke hauetatik: PE Aldane, PE Navarra-4, PSFV PSF Campos de Zuloaga, PSFV Amaya Solar 1, PSFV Amaya Solar 2, PSFV Amaya Solar 3 eta PSFV Orcoyen.

–220 KV-eko GTAL, Promotores Orcoyen TAE–REE Orcoyen TAE: 220 kV-eko lurpeko linea, 472 metro luze dena, eta 1600 mm²-ko Cu XLPE eroalea duena. Promotores Orcoyen aspiestazioa eta Orcoyen REE azpiestazioan egitekoa den posizio berria lotuko ditu. Azken horren jabea Red Eléctrica de España da.

–Aurrekontu zenbatetsia:

–Haize-parkea eta energia ateratzeko azpiegitura: 47.233.179,47 euro.

–Xedea: Energia elektrikoa sortzea haize-parke baten bidez, eta hura ateratzea energia elektrikoaren garraio sarera.

–Proiektu honen administrazio baimena onestea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe dago. Horrez gain, jendaurreko informazioaren tramitea ere bete behar duenez, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen-inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Eta hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta dokumentu guztiak, teknikoak eta ingurumenari buruzkoak, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloaren bulegoetan (Merindadeen plaza z.g., 31071, Iruña), aurretik hitzordua eskatuta, edo esteka honetan:

http://www.seat.mpr.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci.html

Ukitutako udaletxeetan ere kontsultatzen ahalko da dokumentazio osoa.

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo honi zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritzaren Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan.

Iruñean, 2021eko abuztuaren 10ean.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2112452