191. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2021eko uztailaren 29ko 2021-0028 Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi José Antonio Ramírez Muñozen esku utzi du ezkontza zibil bat egiteko eskudantzia, 2021eko irailaren 25ean Murietako udaletxean, beheko solairuko osoko bilkuren aretoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Murietan, 2021eko uztailaren 29an.–Alkatea, Yurema Lana González.

Iragarkiaren kodea: L2111845