190. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

1. alkateordeari alkatearen eginkizunak pasatzea

Berako Udaleko Alkateak, 2021eko uztailaren 7an, ondoan eta osoki idatzirik dagoen ebazpena onetsi zuen:

“186/2021 Ebazpena, utzailaren 7koa, Berako udaleko alkateak emana, 1. alkateordeari bere eginkizunak pasatzea onartzen duena.

Kontuan harturik aurtengo abuztuaren 20tik aurrera Berako udalerritik kanpo egonen naizela, abuztuaren 30a arte.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarritakoa: “alkateordeek izendapen hurrenkeran ordezkatuko dute alkatea, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).”

Ikusirik María Aranzazu Zubieta Ochoteco andrea Entitate honetako lehen alkateorde izendatu zela 2019ko ekainaren 19ko 159/2019 Alkatetzaren ebazpenaren arabera, 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 22an, argitaraturik.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatutakoa deusetan ukatu gabe, ezen alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren haren esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak (aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak hara igortzen duelako) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Berako Udaleko alkateorde María Aranzazu Zubieta Ochoteco andrearen esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2021eko abuztuaren 20tik aurrera.

Bigarrena.–Aipatutako ordezpenaren iraupenak 11 eguneko muga izanen du, 2021eko abuztuaren 30eko 24:00ak arte hain zuzen.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Berako Herriko Etxeko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

Bosgarrena.–Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.”

Beran, 2021eko uztailaren 20an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2111400