184. ALDIZKARIA - 2021eko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko zenbait lurzatitan. Behin betiko onespena

Leringo Udalak, 2021eko ekainaren 29an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia bat, zeinaren esku-hartze eremua bat datorren honako hauen lerrokadurekin:

Cuevas de Velaz kalea, 16-18-20-22. 1. poligonoko 18., 19., 20. eta 27. lurzatiak.

Ramón y Cajal kalea, 17-32-34. 1. poligonoko 180., 181. eta 344. lurzatiak.

Barrio Chiquito kalea, 8-10-12. 1. poligonoko 469., 470. eta 471. lurzatiak.

Yoldi kalea, 16. 1. poligonoko 704. lurzatia.

Leringo Udalak sustatua.

Argitara ematen da behin betiko onespenaren erabakia, onetsitako aldaketan jasotako hirigintzako arauekin batera, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Lerinen, 2021eko ekainaren 30ean.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2111513