2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OROTZ-BETELU
2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da 2021. urteko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2020ko 287. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14an.
Orotz-Betelun, 2021eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Lan-kontratudunak
Lan-kontratudun finkoak.
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: partziala, lanaldiaren %23. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: hutsik.
Aldi baterako eta lanaldi partzialeko lan-kontratudunak
Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Aldi baterako kontratua. Lanaldia: %87,5. Maila: E. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %7,58.
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Aldi baterako kontratua. Lanaldia: %23. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Izenen zerrenda
Lan-kontratudunak
Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda:
Administrari-ofiziala: Beatriz Beroiz Erdozain. Eszedentzian, lanpostu erreserbarik gabe.
Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda:
Zerbitzu anitzetako enplegatua: Alfredo Erro Garralda.
Administrari-ofiziala: Mari Lourdes Milagros Armendariz.
Aldi baterako administrazio-langile partekatuak (Artzibar, Orotz-Betelu eta Longidako Udalen Batasuna, idazkari bakarra baliatzeko). Lanpostua: idazkaria (jardunean).
Iragarkiaren kodea: L2100462