17. ALDIZKARIA - 2021eko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2021eko zerga-tasak

Gesalazko Udalak, 2020ko abenduaren 14an egin osoko bilkura arruntean, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, erabaki zuen 2021erako karga-tasak onestea, gisa honetara:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,146.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,146.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ). (Nafarroako Gobernuak zehaztua).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): Nafarroako Gobernuaren tarifak.

–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):

  • Karga-tasa: %25.
  • Koefizienteak 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak dira.

2021eko tasa publikoak. Onespena

–Lerateko badian aparkatzeko tasa: 3,50 euro.

Erroldatuak, zirkulazio zerga Gesalazko ibarrean bertan ordaintzen dutenak: 0,00 euro.

Udalaren kiroldegia:

–Abonamenduak:

  • 14 urtetik gora: 50,00 euro.
  • 7tik 14 urte bitartekoak, biak barne: 30,00 euro.
  • 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 20,00 euro.
  • 3 urtetik beherakoak: doan.

–Udako denboraldirako eguneko sarrerak:

  • 15 urtekoak eta hortik gorakoak: egun osoa: 6,00 euro/egun erdia: 3,00 euro.
  • 3 urtetik 14ra bitartekoak, biak barne: egun osoa: 3,00 euro/egun erdia: 1,50 euro.
  • 3 urtetik beherakoak: doan.

–Erroldatuek Udalari eskatzen ahalko diote abonamenduaren zati bat diruz laguntzeko.

  • 15 urtekoak eta hortik gorakoak: 15,00 euro.
  • 7tik 14 urte bitartekoak, biak barne: 9,00 euro.
  • 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 5,00 euro.

–Instalazioak alokatzea udalditik kanpo:

  • Erroldatuak: doan.
  • Erroldatu gabeak: 10,00 euroko bonoa, lau aldiz sartzeko.

–Igerilekuetako dirulaguntza, erroldatuak: 15,00 euro helduendako.

  • 9,00 euro, 7tik 14 urte bitartekoak.
  • 5,00 euro, 3tik 6 urte bitartekoak.

–Agiriak egitea:

–Kopiak egitea:

  • Zuri-beltzean, DIN A-4: 0,10 zentimo.
  • Zuri-beltzean, DIN A-3: 0,20 zentimo.
  • Koloretan, DIN A-4: 0,60 zentimo.
  • Koloretan, DIN A-3: 1,20 zentimo.

–Konpultsa. Bosgarren konpultsatik aurrera: 0,60 zentimo.

–Lurzatien gaineko zedulak: Bosgarren zedulatik aurrera: 0,60 zentimo.

–Gainerako tasak mantentzea.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta haren kontra errekurtso hauek jartzen ahalko dira:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita.

Muetzen (Gesalatz), 2021eko urtarrilaren 14an.–Alkate udalburua, Pedro José Soto.

Iragarkiaren kodea: L2100587