152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEITZA

Deialdia, Kulturako teknikariaren lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko

Leitzako Udalak, 2021eko ekainaren 17ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, Kulturako teknikariaren lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko oinarriak onartu ditu.

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Deialdiaren oinarriak Leitzako Udalaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan jarriko dira (https://leitza.egoitzaelektronikoa.eus /). Halaber, leitza@leitza.eus helbidera idatzita eskatu ahal izango dira.

Leitzan, 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2109898