152. ALDIZKARIA - 2021eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

1. poligonoko 518. lurzatia aldatzea. Hasierako onespena

Murietako Udalak, 2021eko ekainaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Murietako Udal Planaren aldaketa egituratzailearen agiria, 1. poligonoko 518. lurzatiaren eremuari dagokiona. Murietako Udalak sustatu du, eta idatzi dute Antonio Alegría Ezquerra eta José Joaquín Equiza Itoiz udal arkitektoek, espedientean behar bezala izapideturik dagoen testuaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 71. artikuluekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Murietan, 2021eko ekainaren 17an.–Alkatea, Yurema Lana González.

Iragarkiaren kodea: L2109855