144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak, 2021eko maiatzaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2021 aurrekontu-aldaketaren espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikotzat joko da horrela onetsitako espedientea.

Iturmendin, 2021eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2109253