144. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

161/2021 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Berriobeitiko udalerrian (Nafarroa) dagoen Berriogoitiko gurutzea izeneko monumentuaren babes eremua behin-behinekoz mugatu eta haren interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea irekitzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak txosten hau eman du:

“Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak planteatu du Berriogoitiko gurutzea izeneko monumentuaren babes eremua mugatzea; Berriobeitiko udalerrian, Berriogoiti herrian dagoen monumentu hori martxoaren 14ko 571/1963 Dekretuak babestuta dago (martxoaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), eta interes kulturaleko ondasuna da Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

Berriogoitiko gurutzea estilo errenazentistakoa da eta, ziurrenik, XVI. mendearen lehen erdialdean egina; herrigunetik kanpo dago kokaturik dago, Cascajos bidearen ondoan, Berriogoititik Berriobeitira doan bide zaharrean alegia, bi kontzejuen arteko mugan, Berriobeitiko 14. poligonoko 214. lurzatian. Hauek dira UTM koordenatuak: x: 606.869; y: 4.745.610.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes eremua finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.

Honako hau da Berriogoitiko gurutzea babesteko eremuaren mugaketaren hitzez hitzeko deskribapena:

Berriogoitiko gurutzearen babes eremua 50 metroko erradioa duen zirkulu batek osatzen du. Lurzati hauek hartzen ditu: Berriobeitiko 14. poligonoko 214., 182., 245. eta 531. lursailak eta 13. poligonoko 233., 234., 419. eta 784. lursailak.

Erantsitako planoan jasotzen da eremuaren mugaketa grafikoa.

Hau da ukituen zerrenda:

–Berriobeitiko Udala.

–Berriogoitiko Kontzejua.

–Berriobeitiko Kontzejua.

–Francisco Javier Aldaz Berruezo.

Eremua mugatu da, batetik, monumentua zaintzeko eta, bestetik, bere kokalekuko lurralde-eremuaren ezaugarriak eta baldintzak gordetzeko eta ikusten den panoramika babesteko.

Eremu horretarako honako babes neurriak proposatzen dira:

1. Gurutzeari dagokionez, 14/2005 Foru Legearen 36. artikuluak ezartzen duena bete beharko da, hots, beharrezkoa izanen dela kultura arloko departamentu eskudunak baimena ematea edozein esku-hartzetarako.

2. Eremuari dagokionez, 14/2005 Foru Legearen 36. artikuluak ezartzen duena bete beharko da, hots, beharrezkoa izanen dela kultura arloko departamentu eskudunak baimena ematea edozein esku-hartzetarako, eta ezartzen da babes eremuan sartutako landa lurzatien eta bideen azaleretan ez dela eraikinik ez instalaziorik jarriko.

Beraz, proposatzen da Berriogoitiko gurutzearen babes eremua behin-behinekoz mugatzea eta haren tramitazioa hastea”.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeak eta Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Berriobeitiko udalerrian (Nafarroa) dagoen Berriogoitiko gurutzea izeneko monumentuaren babes eremua behin-behinekoz mugatzea, interes kulturaleko ondasun gisa babestu ahal izateko, ebazpen honen azalpen ataleko hitzez hitzeko deskripzioarekin eta ebazpen honi atxikitako dokumentazio grafikoarekin bat.

2. Jendaurrean egoteko 30 eguneko epea irekitzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientean interesa duten guztiek aztertu eta egoki jotzen duten guztia argudiatu dezaten.

3. Ebazpen hau interesdunei eta Berriobeitiko Udalari jakinaraztea. Aditzera ematen zaie bertan behera utzi behar direla ukituriko eremuak zatikatzeko edo bertan eraiki edo eraisteko udal lizentziak, bai eta emanak daudenen ondorioak ere, azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1.d) artikuluan xedaturikoarekin bat. Toki horietan lanen bat berehalakoan egin behar bada ezinbestean, beharrezkoa izanen da Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena.

4. Ebazpen hau eta ukituriko eremuaren mugaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2021eko maiatzaren 26an.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.

ERANSKINA

Planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2108861