143. ALDIZKARIA - 2021eko ekainaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Esako urtegiaren 2022ko erregulazio-kanona
onesteko proposamena

2021eko maiatzaren 24an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Esako urtegiaren 2022ko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa dutenek, 4,1823261573 euro ordainduko dituzte hektareako, erregulazio-kanon gisa.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin aurrekoa, 0,5060880640 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin ondokoa, 2,7882174382 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

D) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 10.410,51 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio-kanona kalkulatzeko orduan.

E) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituztenek, 0,0010455815 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio-kanon gisa.

F) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0004709599 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio-kanon gisa.

G) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0004827325 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio-kanon gisa.

H) Ura Bardeako Ubidetik hartu, eta hornidurarako eta kontsumituz industrian erabiltzen dutenek 0,0026139538 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

I) Ura Aragoi ibaitik hartu, eta hornidurarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0017426359 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

J) Ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, hartu, eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0002613954 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

K) Ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunetik behera, hartu, eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0001742636 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

L) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 277.486,45 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio-kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zaragozako Probintziakoan argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen egoitzan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2021eko maiatzaren 24an.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2109310